Bai Euskarari saria IMH eta JEZentzat

2009/12/15 00:00:00 GMT+1
Ziurtagiriaren Elkarteak Arabako Kultura, euskara eta kirolaren Diputatuarekin batera Arabako Koadrilekin egindako lana azaldu zuen, Katalunia eta Bretoniako ziurtagiaren elkartekin egindako akordioa aurkeztu eta Kirmen Uribe idazlea Bai Euskarari ziurtagiriaren lagun izendatu zuen

Abenduaren 13an Ziurtagiriaren Elkarteak Gasteizko Artium-en antolatu zuen aurtengo ekitaldian alor sozio-ekonomikoan euskararen erabilera normaltzeko organizazioek egindako lanagatik aitortzen dituen Bai Euskarari Sariak banatu zituen estreinekoz. Sarituak Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua eta Laudioko JEZ Sistemas Ferroviarios izan ziren.

 

 

Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutuari emandako sariari dagokionean, euskararen erabilera normaltzeko egindako ibilibidean aipatu ziren ekintzak hauek izan ziren: Hizkuntzen Kudeaketa Sistema bat txertatu izana IMHko zeharkako beste sistemekin integratutakoa, EHUrekin batera landutako makina erremintaren clusterraren merkatua segmentatzeko proiektua eta EHUrekin ere Erakundeetan Berrikuntza eta Eraldaketa sustatzeko programaren barruan, euskararen erabilera sustatzeko ekimena, eta baita laugarren urtez hizkuntza-kudeaketa enpresan “30+10 mintegia” antolatu izana (guztira 63 hizlari, 400 entzule).

IMHk bere 20. urteurrena ospatzen dihardu (1989ko abenduan sortu zen) eta Goazen euskara plana abiatu zuela 5 urte pasa dira, beraz, Ziurtagiriaren elkarteak emandako aitortza opari bikaina izan da.

IMHk eskerrak eman nahi dizkio Ziurtagiriaren elkarteari sari honengatik, Ahize-AEK hikzuntza aholkularitzari plana abiatzen eta dinamizatzen egiten diharduen lanagatik eta baita gazte, lankide, enpresa eta erakundeei IMHrekin batera elkarlanean euskaren erabilera sustatzeko bidean emandako pausoengatik.

 

Ikusi albistea Etb1ean ....