Ezagutu itzazu ULMA PACKAGING, BRONYMEC eta EPCren esperientziak Ingeniaritza DUALAren BARNE PROMOZIOETAN

2017/02/22 00:00:00 GMT+1
MARTXOAREN 15ean 9:00etan IMHn enpresei Ingeniaritza Dualaren PROGRAMA MALGUA azalduko dizuegu. Gurekin hiru enpresa hauetako ordezkariak izango ditugu, beraien kasuak zuekin partekatzeko. Ikusi hemen egitaraua eta eman izena.

BARNE PROMOZIOAREN PROGRAMA MALGUAren xehetasun guztiak azaltzeko ENPRESA ARDURADUNENTZAT SAIO TEKNIKOA

  • Eguna: 2017ko MARTXOAK 15 (Kontuz, data berria!)
  • Ordua: 9:00-10:30
  • Tokia: IMH, Karakate Gela
  • Izen-emateak: Itziar Egiguren, 943748264 telefonoan, ingeniaritza.ehu[abildua]imh.eus edo bete formularioa
  • EGITARAUA:

    Eman aukera zure langile bati! Ezagutu abantailak!

    09:00-09:30 Ongi etorria eta Ingeniaritza Dualaren PROGRAMA MALGUA Barne Promozioentzat. Ixaka Egurbide, Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Zuzendaria.

    09:30-09:40  EPC enpresaren esperientzia Barne Promozioan, Bulego Teknikoaren Berritzea dela eta. Raul Leunda Bulego Teknikoko Zuzendaria eta Arrate Zuluaga, Giza Baliabideetako Arduraduna. Azalpenak eta galderak.

    09:50-10:10 BRONYMEC-en esperientzia, proiektu berriei aurre egiteko langileen prestakuntza osatuz. Ander Cristobal, Gerentea. Azalpenak eta galderak.

    10:10-10:30 ULMA PACKAGING-en esperientzia langileei garapen profesionala errazteko, langileak hala eskatuta. Eneritz Irastorza, Giza Baliabideetako teknikaria. Exposición y preguntas.

    10:30-10:45 Amaiera. Kafea.