HizKELAN, 30+10 Mintegiaren edizio berriaren EGITARAUA

2016/09/29 23:00:00 GMT+1
Gorde urriaren 19ko goiza zure agendan HIZKELAN "Hizkuntza Kudeaketa eta Euskara, Enpresan eta Lanbide Heziketan" jardunaldiarentzat hitzordua.

Udazkenero bezala, gonbitea egiten dizuegu IMHn (Elgoibarren) Hizkuntza Kudeaketaren inguruko jardunaldira etor zaitezten.
30+10 MINTEGIA 10 urtez jarraian egin ondoren, HizKELAN izenarekin ekingo diogu ziklo berriari.

URRIAREN 19an (9:00-14:00) ENPRESETAKO EGONALDIEN LANTOKIKO PRESTAKUNTZA EUSKARAZ, PRESTAKUNTZA IRAUNKORRA EUSKARAZ, HIZKUNTZ-PROIEKTUA LANBIDE HEZIKETAN, HIZKUNTZA-KUDEAKETAREN KASU ERREALAK, eta LAN MUNDUAN EUSKARAREN ERABILERA bultzatzeko EKIMENEN AZKEN BERRITASUNAK izango ditugu aztergai.


Plazer bat izango da eta ekarriko ditugun gaien lanketa zuokin batera egitea!

 

EGITARAUA

  • 08:45 Harrera: Akreditazioa eta dokumentazioa jaso.

URRIAK 19 - Elgoibar - IMH, Areto Nagusia

J A R D U N A L D I A R E N    O N G I   E T O R R I A

09:00-09:45
  • Hasiera ekitaldia. IMHko Zuzendaria: Imanol Iturria / LANEKIko Presidentea: Rikardo Lamadrid. Agurra Elgoibarko Udala: Ane Beitia Arriola, alkatea. Hitzaldiak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaritza nagusia eta Eusko Jaurlaritza, Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.

09:45-11:30
  • LANPRES Lanbide Heziketako LANTOKIKO PRESTAKUNTZAren gida: Nola txertatu Ikastetxean eta Enpresan. Zalantzak eta ekarpenak. Kepa Altube, LANEKI eta Mikel Urdangarin, AHIZE AEK.
  • HIZKUNTZ PROIEKTUA LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXEETAN.Iñaki Biain, IRUNGO BERRITZEGUNEKO Hizkuntza Aholkularia
  • BIZKAIKO IKASLAN elkarteko San Jorge ikastetxearen esperientzia: Zergatik abiatu hizkuntza normalkuntza plana? Olatz Arana, SAN JORGE Ikastetxea.
  • LANERAKO PRESTAKUNTZA. EuskaraPlusen praktika onak. Petra Elser eta David Fernandez. BANAIZ-BAGARA ELKARTEA.
11:30-12:00
  • Atsedena. Kafea eta pintxoak
12:00-13:30
Hizkuntza kudeaketa enpresan: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan euskararen erabilera sustatzen diharduten enpresa-sare, elkarte eta ekimenen azken berritasunak.
  • EUSLAN proiektua. Jorge Gimenez, EUSKO JAURLARITZAko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria eta Anaje Narbaiza, Euslan Proiektu burua. EUSKO JAURLARITZAK abian duen proiektua. Industria-arloko 11 enpresetan lanerako hizkuntza gisa euskara gero eta gehiago erabiltzeko prozedurak eta praktikak diseinatu eta gauzatzeko ekimena, barrura eta kanpora begira, ahozkoan, idatzizkoan eta hizkuntza-paisaian.
  • ENPRESAREAN, LANSAREAN eta LANABES ekimenak. Rober Gutierrez. BAI EUSKARARI ELKARTEA.ENPRESAREANen helburua euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen saretze eta elkarlana sustatatzea da. LANASAREAN Lan-atariak enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera ematen duen ataria da. LANABES - Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea.
  • EUSKARAGILEAK. Iker Salaberria, KONTSEILUA. KONTSEILUAk abian duen ekimena. Euskaraz lan egin nahi duten enpresen sarea indartzeko enpresa-taldea.
  • INTERPREST DONOSTIA 2016. Unai Gorrotxategi, TALAIOS-eko eta Aitzol Astigarraga,  HIRIKIA KAIA. Aldibereko interpretazio sistema eramangarri eta librea. Haririk gabeko teknologia baliatuz, mugikorretan oinarritutako komunikazio-sistema erabiltzen duena.
13:30-14:00
  • Jardunaldiaren amaiera HIZKUNTZA KUDEAKETAREN SISTEMAren EZARPEN KASU BAT. Edurne Bilbao. IMH. IMHren bi lantegiak eta Museoaren bisita gidatua egingo dugu irudi-paisaia, kanpo harremana, barne harremana eta estrategian nola ezarri den ezagutzeko.

O H A R R A K:

  • Beharrezkoa da izena ematea. Euskara ulertzen ez duen entzulerik baletor, izena ematean adierazi beharko du, euskara-gaztelania aldi bereko itzulpen zerbitzua izan dezan.
  • Hitzaldi guztiak bideoz grabatuko dira eta jardunaldiaren ondoren IMHko web gunean erabilgarri ipiniko dira.

 

A N T O L A T Z A I L E A K:

Makina Erremintaren Institutua,  LANEKI, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS), Gipuzkoako Foru Aldundia, Elgoibarko Udala, AHIZE-AEK hizkuntza aholkularitza.

 

A U R R E K O    E D I Z I O A K ...