Aurrez-aurre gure Lanbide Heziketako ikasleekin

2024/07/02 17:15:00 GMT+2
Danel, goi mailako Mekatronika Industriala zikloa burutu berri dago IMH Campus Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuan.

Gure ikasleak gertutik ezagutzean, haien lehentasunak, gomendioak eta bakoitzak egin nahi duen ibilbidearen berri izateko aukera izaten dugu. Horren adibide Danel Martin dugu, ibilbidean zehar, ikastetxean ikasteaz gain, formakuntza duala egiteko aukera izan du Zumaiako GKN DRIVELINE enpresan.

Danelek, ikasbide ona eman digu: "zerbaitekin zalantzan bazaude, segi aurrera, esfortzua eta gogoa jarrita dena ateratzen da eta". Arrazoi guztia Danel, esfortzua eta ahalegina dira arrakasta lortzeko gakorik onenak.

Bere kasuan, datorren urtera begira, Dualean egon den enpresan jarraitzeko asmoa du.

Eskerrik asko Danel!