Planoen interpretazioa III. Multzoak
- Iraupena
- 25 ordu
Nori zuzenduta
Helburuak
- Multzo mekaniko batean, zatiketa bat egitea, pieza bakoitza egiteko behar diren perdoiak kontuan hartuta. Multzo horren funtzionaltasuna ulertzea.
- Multzo mekaniko batean egon daitezkeen transmisio-elementuak deskribatzea. Elementu horiek planoetan aurkitzea eta haien funtzionaltasuna interpretatzea.
- Dauden errodamendu-motak deskribatzea. Haietako bakoitza aukeratu izana aztertzea, jasaten duten kargaren arabera. Multzo mekaniko batean identifikatzea eta aztertzea.
- Txabeta- eta arteka-motak deskribatzea. Multzo mekaniko batean identifikatzea eta aztertzea.
- Koipeztaketa-elementuak deskribatzea. Multzo mekaniko batean identifikatzea eta aztertzea.
- Malguki-elementuak deskribatzea. Multzo mekaniko batean identifikatzea eta aztertzea.
Edukiak
- Errodamendua.
- Motak.
- Adierazpen grafikoa.
- Muntaketa-perdoiak.
- Estankotasun-, buxadura- eta koipeztaketa-elementuak.
- Motak
- Adierazpen grafikoa.
- Muntaketa-perdoiak.
- Transmisio-elementuak.
- Transmisio baten osagaiak.
- Akoplamendu-motak.
- Engranaje-motak.
- Espeka-motak.
- Polea- eta uhal-motak.
- Adierazpen grafikoa.
- Muntaketa-perdoiak.
- Normalizazioa.
- Hariak. Adierazpena eta elementu normalizatuak.
- Txabetak eta artekatutako ardatzak.
- Malgukiak.
- Multzo mekanikoak.
- Multzo-planoak interpretatzea.
- MaterialakMultzo mekaniko bateko piezetan eta elementuetan erabilitako materialak aztertzea.
Aurrez jakin beharrekoak
Fabrikazio mekanikoko planueri eta perdoieri buruzko ezagupenak.