IMH sariak 17. edizioa (2019)
(Saritutako ikasleek saria eskuratzeko formularioa bete behar duzue ekainaren 20 aurretik)
- Ikusi hemen ekitaldiko ARGAZKIAK...
Banakako Sariak
IKASLE OHI AIPAGARRIAk aurten bi ditugu 2019ko Ikasle ohi aipagarriak, egindako ibilbide profesional eredugarriagatik.
GORKA MIR OÑEDERRA. Elgoibartarra. LASERLAN-eko CEO 2010etik.
- IMHn Mekatronika Industrialeko goi-mailako heziketa zikloa ikasi zuen. Praktikak AYCEn egin ondoren 8 urtez GRUPODANOBAT-en montadore ibili zen. Aita izan zenean bere proiektu propioarekin hastea erabaki zuen, hasieran autonomo bezala. 2010ean LASERLAN enpresa sortu zuen eta egun dagoeneko 3 dibisio ditu LASERLANek, makina erremintaren kalibrazioa, hiru dimentsiotako neurketak ekipo portatilekin, eta azkena alderantzizko-ingeniaritza zerbitzuak, makina bereziekin eta automatizazio soluzioekin, robotizazioa integratuta. Ekintzailetza, kemena, bere buruan sinistu eta oztopo guztien gainetik ametsari eustea saritu nahi izan dizkiogu.
- SARIA: Makina Erremintaren Museoko "Besarkada” oroigarria eta talaso-gastronomikoaren bonua bi laguntzentzat.
ALEX SANJUAN GOICOECHEA. Azpeitiarra. PIXEL SISTEMASeko CAD/CAM Aplikazioen Ingeniaritza Zerbitzuan dihardu 2016tik.
- IMHn erdi mailako Mekanizazio zikloa egin zuen, ondoren sarbide proba, jarraian, Mekatronika Industrialaren Heziketa Zikloa eta hurrengo pausoa Ingeniaritza EHUra atxikitu berri zenez, Ingeniaritza Duala ere ikasi zuen EKIMEN enpresan lan eginez. Ingeniaritzaren azken urtean PIXEL SISTEMASen hasi zen CAD/CAM munduan murgiltzen eta azken 3 urteetan PIXEL SISTEMASen batera hazi da profesionalki, berrikuntza proiektu aurreratuetan lan egiten. Esfortzua, bilakaera aipagarria, langile nekaezina eta lagunkoia izanik, ondo egindako lanaren balioak aitortu nahi izan dizkiogu.
- SARIA: Makina Erremintaren Museoko "Besarkada” oroigarria eta talaso-gastronomikoaren bonua bi laguntzentzat.
2019KO IKASLE AIPAGARRIA: OIER ELORZA ABAUNZ.
- Azkoitiarra. GRUPO DANOBATen egin du heziketa ziklo duala eta espezializaioa.
- Ikasi duen zikloa: Goi-mailako Mekatronika Industriala.
- Batez-besteko nota: 8,93
- Saria: Plaka, 300 eurotako poltsa.
2019KO IKASLE ELGOIBARTAR AIPAGARRIA: ADRIAN ROMERO ZAPATA
- Elgoibartarra. MONDRAGON ASSEMBLYn du bere dualaren egonaldia.
- Ikasi duen zikloa: Goi-mailako Mekatronika Industriala.
- Batez-besteko nota: 8,07
- Saria: Elgoibarko Udalaren oroigarria, eta 300 eurotako poltsa.
- Oroigarria Ane Beitia alkateak eman dio.
SKILLS AIPAMENAK. 2018-19 ikasturtean SpainSkills lanbide heziketako olinpiadetan parte hartu duen ikaslea
- CNC FRESATZE proban, Jon Peña, Fabrikazio Mekanikoko Programazioaren Produkzioko ziklokoa.
- Irakasle antolatzaile eta laguntzailea: Igor Larrañaga.
Erronka-balioen Sariak
ERRONKEn bidez ikasteak badu eragina ikasleengan: Batzuen kasuan lortu duten erronkaren emaitza bikaina izan da; besteetan, talde-lana izan da aipagarria, eta jarreretan eta esfortzuan izandako bilakaera nabarmenagatik ere. Ziklo bakoitzeko irakasle taldeek erabaki dute aurtengo erronka eta balioen sariak nortzuk eskuratu dituzten. Ziklo bakoitzak 300 euroko poltsa eskuratuko du.
ERDI-MAILAKO MEKANIZAZIOA
Bersaitz Arzamendi Imaz, Eneko Orbegozo Arocena, Jugatz Astigarraga Arranz, Mikel Zabala Aizpurua, Oier Lizardi Azpiazu, Oihan Bores Aperribay. Saria HoffmannGroup IMH Sarien enpresa babesleak eman die.
ERDI-MAILAKO LAN MANTENTZE ELEKTROMEKANIKOA
Abderahman Abdelhadi, Aratz Iraola Iturria, Leonardo Elian Miranda Brito, Mikel Odriozola Epelde. Saria Mapfre Ermua eta Ojmar, MHSarien enpresa kolaboratzaileek eman diete
GOI-MAILAKO FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUA
Chantal Romeo Jimenez, Haritz Zubeltzu Zinkunegi, Joannes Alberdi Odriozola, Josu Azpitarte Odriozola. Saria Pixel Sistemas, IMH Sarien enpresa babesleak eman die.
GOI-MAILAKO FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA
Talde guztiarentzat. Saria jasotzeko ordezkariak: Ainhoa Ibarrola Arrasate, Itziar Etxeberria Azpiazu. Saria SILAM, IMH Sarien enpresa babesleak eman die.
GOI-MAILAKO MEKATRONIKA INDUSTRIALA
Adrián Romero Zapata, Iosu Lanas Ormaechea. Saria DanobatGroup, IMH Sarien enpresa babesleak eman die.
IMHk biziki eskertu nahi du 17 IMHSARIEN enpresa BABESLE eta KOLABORATZAILEEN parte hartzea, zuei esker egin ahal izan baitugu aurtengo Sari banaketa bikaina!
Enpresa babesleak
DANOBATGROUP, GRUPOWEC, HOFFMANN GROUP, PIXEL SISTEMAS, LANA, LANBIDE, SILAM, SPRI
Enpresa kolaboratzaileak:
AGME - ALCORTA FORGING GROUP – BASOA - BERKOA – BRONYMEC - CODESYNTAX - DOMUSA - CALEFACCIÓN ECENARRO – ETXE-TAR - FAGOR AUTOMATION - IBARMIA – ILS INDUSTRY LANGUAGE SERVICES - IKASI - LAIP - MANUFACTURAS HEPYC - MAPFRE ERMUA – MAZA – PAMPO - OJMAR – RENISHAW – RICOH - SARRALLE – ROYME – TECNOMECA - TXORIERRI POLITEKNIKOA - URKOTRONIK