Gure Lanbide Heziketako ikasleek Innobidek antolatutako ekintzailetza tailerretan parte hartu dute.

2024/09/17 15:52:00 GMT+2

Ekintzaileak martxan! IMHko bigarren mailako Lanbide Heziketako ikasleek Innobidek antolatutako ekintzailetza tailerretan parte hartzeko aukera paregabea izan dute. 

“Nire negozio ideia errentagarria al da?” lelopean, euren negozio ideia errentagarria izango den edo ez ebaluatu dute diruzaintza, balantzea eta galdu-irabaziak aztertuz. Gainera, "talde lana eta zereginen kudeaketa" tailerrean, elkarlanaren eta antolatzearen garrantzia ezagutu dute euren proiektuak hurrengo mailara eramateko. 

Oso harro gaude gure ikasleak etorkizunerako nola prestatzen diren ikusteaz, sormenez eta motibazioz beteta. Ekintzailetza zure esku dago!