Txinan dauden euskal enpresak babesteko Lanbide heziketako laguntzaren berri ETBn
2014/04/01 23:00:00 GMT+1
ETBHOY saioan Lanbide Heziketako Sailburuordea, IMHko zuzendaria eta Igor Aguirre ikasle ohia elkarrizketatu zituzten, Txinan izandako esperientziaren berri azaltzeko.
Txinan dauden euskal enpresei laguntza eskaintzeko sortu den plataforma berria dela eta, ETBHOYk egindako elkarrizketa Nahieran atalean ikusgai dago.
Jorge Arevalo, Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea, Joxean Egaña IMHko zuzendaria eta Igor Aguirre Ibarmiako ingeniariak parte hartu zuten elkarrizketa honetan. Igorrek zikloa ikasi ondoren Ingeniaritza Duala ikasi zuen IMHn eta atzerriko misioa Txinan egin zuen Tianjineko SCMCn duela 2 urte. Elkarrizketan Txinan izandako esperientziaren berri azaltzen du.
http://goo.gl/5zNTAF (36:55 minututik-56:00 minutu arte)