55 PLUS, laneratzeko prestakuntza eta laguntza.
Helburua lortuta! Gaur diploma jaso dute "Prestakuntza eta Laguntza 55 Plus" proiektuko partaideek. Martxoa-apirila bitartean orientazio pertsonalizatua jaso dute, trebetasun pertsonalen inguruko prestakuntza ekintzekin batera. Emaitza positiboa izan da, eta partaideen esanetan "Oso giro ona izan dugu taldean eta irakasle - coachen laguntza lagungarria ezinbestekoa izan da. Orain prest gaude batzuk Lanbide ikastaroak egiten jarraitzeko, zaintza, fabrikazio edo informatika arloetan, eta beste batzuk lan bilaketa hasteko gogoz".
Zorionak, zorte on aurrerantzean eta hemen gaituzue behar duzuenerako!
Aurreko albistea:(2021/2/8)
Martxotik aurrera, IMHren 55PLUS proiektuak langabezian edo lan-prekarietatean dauden 55 urtetik gorako pertsonak orientatu eta prestatuko ditu, laguntza pertsonalizatuaren bidez.
IMHn abian jarri dugu "prestakuntza eta Laguntza 55 Plus" proiektu berria, langabezian edo lan-prekarietatean dauden 55 urtetik gorakoak berriro laneratzeko.
Proiektu honi esker, izena ematen duten pertsonei orientazio pertsonalizatua eskainiko diegu trebetasun-pertsonalen inguruko prestakuntza-ekintzekin batera, ondoren lan-merkatuan integratzea edo prestakuntza normalizatura itzultzea ahalbidetuko dienak, hala nola profesionaltasun-ziurtagiriak, birziklatzeko ekintza espezifikoak, etab.
Martxoan hasiko da, gutxi gorabehera. Horregatik, interesatzen bazaizu edo informazio gehiago behar duzula uste baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan incress@incress.com helbidera idatziz edo IMH-ko 943748275 telefonora deituz.
"55 Plus Prestakuntza eta Laguntza" proiektuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntza du, Bizitza Osoan Zehar Ikaskuntzako deialdiaren barruan (20/21 deialdia).