20.KORRIKA Elgoibarren! KORRIKA GAZTEA! BATZUK

2017/04/03 23:00:00 GMT+1
Apirilaren 5ean goizeko 6.20etan espero dugu Korrika Azkarate gainean. IMHk Meka, Arreiturre eta Herri eskolarekin batera La Perla paretik Txarridunako errotondaraino egingo du ibilbidea. Ondoren, 12.00etan Korrika GAZTEARI ekingo diogu, DBH, Batxiler eta Lanbide Heziketako 700 ikasleren bueltan, IMH, Meka, Arreiturre eta Elgoibar Ikastolak batera. BADATORRELA!

Bi urtetik behin zirrarak zeharkatzen gaitu KORRIKA herriz-herri, lekukoak eskuz-esku pasatzean Internet bidez zuzenean emititzen diharduten bideoak ikustean!

Aurten BATZUK! lelopean berriz ere gozatuko dugu momentua, eta EUSKARA ikusgarri egingo dugu denon indarrarekin.

EGITARAUA:

6:30 KORRIKA OFIZIALA ELGOIBARTIK

La Perlan elkartuko gara, IMH, Meka, Arreiturre eta Herri Eskolakook, Elgoibarko ikastetxe publikoak alegia. Haritz Euskal Dantzari Taldeak pasako digu lekukoa eta guk ondoren Mauxitxa Txarangari pasako diogu.

11:30 KORRIKA GAZTEA

IMHko ikasle-irakasleok Areto Nagusian bildu eta prestatuko gara Korrika Gaztea-ra irtetzeko

12:00

Meka eta Elgoibar Ikastolatik aldi berean irtengo dira, Azkarate bidean, Ermuaran kaleko autopista azpiko bide gurutzean elkartu eta aldapan gora.

IMHkoak elkartuko gara aldapa erdian, Mintxetako errotondaraino

Mintxetan Arreiturreko Batxilergokoek hartuko dute lekukoa, Erretxindiko zubira arte

Zubian Arreiturreko DBHkoek hartuko dute lekukoa eta jarraituko dugu

Meka

Institutua

Telefonica

Olaizaga Kiroldegia

Makina Erremintaren Museoa

IMHko portxera iritsi arte. Bertan LEKUKOAN gorde ditugun lau IKASTETXEETAKO MEZUAK irakurriko ditugu, KORRIKA GAZTEARI amaiera emateko.

 

TIPI.TAPA, TIPI TAPA, KORRIKA!