Web 2.0: historia pixka bat
Internet 1996an
-
Interneten 45 milioi pertsona
-
250.000 webgune
-
Zeuden web-guneak enpresenak ziren (80/20)
Beste informazio iturri bat. Erabiltzaile gutxi eta geldoak: edukiak enpresek sortzen zituzten, eta guk irakurri besterik ez genuen egiten.
10 urte geroago
- 1.000 milioi pertsona
- 80 milioi web-gune
- Edukien % 85 baino gehiago erabiltzaileek sortutakoak. Ez dugu bakarrik irakurtzen, parte hartu ere egin dezakegu.
- Jatorrizko digitalak vs etorkin digitalak: belaunaldi berriak jatorrizko digitalak dira, eta gu, nahiz-eta honekin urteak eman, etorkin digitalak gara.
Web 2.0 informazioa trukatu eta erabiltzaileen arteko elkarlanean oinarrituta dago. Erabiltzailea partaide aktibo izatera pasa da, ez soilik irakurlea.