CAD/CAM + VNCK - Zenbakizko kontrol birtuala kernel
- Iraupena
- 40 ordu
Nori zuzenduta
Produkzioko langileak, mekanizaziora bideratutako diseinuaren oinarrizko ezagutzak eta Sinumerik (Siemens) enpresaren ingurunera lotutako tornu eta fresatzeko makinen mekanizazioaren oinarrizko ezagutzak ere eskuratzeko interesa dutenak.
Helburuak
Elementu sinpleak diseinatzea eta mihiztatzea, ondoren mekanizatzeko.
Pieza bat fabrikatzeko prozesua aztertzea eta egitea, zenbakizko kontrola (CNC), ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD) eta ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) erlazionatuta..
Eragiketen nabigatzailea antolatzea eta kudeatzea, eta fabrikazio-prozesua behar bezala konfiguratzeko beharrezko urratsak egitea, VNCKak eskainitako txantiloiak erabilita.
Fabrikazio eta informazio teknikoko prozesutik edo produktuaren informazio grafikoa duen fitxategi informatiko batetik abiatuta, Siemens-erako CNC programak simulatzea eta egitea makinetan, fabrikazio mekanikoko produktuak lortzeko.
Edukiak
CAD: krokis-ingurunea.
Solido sinpleak modelatzea.
Mihiztadura.
Fabrikazio-prozesua definitzeko geometria, dimentsioak eta gutxieneko erradioak aztertzea.
Torneaketa: oinarrizko torneaketa-eragiketak. Aurpegitzea, arbastatzea, akaberak, artekatzeak eta hariztatzeak.
Fresaketa: pieza bat arbastatzea eta hondarrak arbastatzea.
Akabera-estrategiak: 2D eta 3D akaberako oinarrizko estrategia batzuk definitzea eta hautatzea.
Zulatzea.
Talkak egiaztatzea.
VNCK inguruneak emandako makinekin simulatzea.
Postprozesatua: kontrol desberdinetarako CNC programa sortzea.
VNCKa abiaraztea eta maneiatzea: Sinumerik ingurunea.
Aurrez jakin beharrekoak
Fresatzeko makinako eta tornuko mekanizazio-prozesua ezagutzea.