MEC NEXT GENERATION proiektua: Lanbide Heziketako ekintzailetza-gelak
Eli Moreno eta Inazio Gezuraga IMH LHIIko irakasleak Bartzelonan izan dira Lanbide Heziketako ekintzailetza-gelak proiektuaren baitan.
Batetik Bartzelonako La Salle eskolako irakasleek ekintzailetza nola garatzen duten azaldu diete, baita beraien orientazio akademiko zein laboralaren tratanmendua eta kudeaketa. Bestalde, Barcelona Activan ekintzaileek bertan jasotzen duten ibilbide integralaren berri jaso dute, ideiaren jaiotzatik, mentorizaziotik, enpresen sorrera eta gauzatze arte.
*Jarduera hau C20.I02.P03 osagaiaren esparruan eginda da: Lanbide Heziketako ekintzailetza-gelak, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU.