ZURUBI AUTOMATIKS proiektuak eskuratu du 2023ko IMH Ekintzailetza saria
IMH Campuseko ikasleen Ideia Industrial Ekintzailearen saria banatu dugu abenduaren 14an, UPTEKekin batera eta Elgoibarko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako Ekintzailetza, Talentua eta Industria Foroaren 4. edizioan.
Proiektu saritua ZURUBI AUTOMATIKS izan da, Ingeniaritza Dualaren Eskolako Berrikuntza Graduko Gorka Ayora, Mikel Garitano, Unai Gastañares, Jone Gómez, Markel López eta Asier Oñederra ikasleek osatua. Zorionak sarituei!
ZURUBI AUTOMATIKS eskailera automatiko eta adimendun sisteman datza, neurri handiko makineriako industrietan makinen goiko aldeko mantentze lanak egiteko sartzeko zailtasuna eta segurtasun-falta konpontzeko.
Proiektukideek sistemaren diseinua, egitura eta sentsorizazio egitura nolakoa izango litzakeen azaldu zuten saria jasotzean.
Beraz ikasleek langileen ongizatean eta enpresen errentagarritasunean gogoeta egin dute, arrakasta lortzeko industria-lanean segurtasuna eta eraginkortasuna funtsezkoak direla erreparatuz.
Ikasle sarituek Elgoibarko udalak emandako 300 euroko Txankakua bonoak jaso dituzte, Elgoibarko saltokietan erabiltzeko.
Ideia industrial bat gauzatzeak dakarren zailtasunaz jabetuta, IMH Campusen 11 urte daramazkigu gazteen ideia-industrialak sustatu eta gauzatzeko lanetan. Ibilbide honetan hainbat enpresa industrial eta Elgoibarko Udala eta Gipuzkoako Aldundiaren izan ditugu bidelagun.
2019tik IMH Campusek eta UPTEK, AFMClusterraren oinarri teknologikoko enpresen eta startup-en elkarteak estrategia honetan bat egin dugu eta ildo honetatik gaiaren inguruko topaketak antolatzen ditugu, gazteen ekintzailetza industrialari indarra emateko.