Sare Sozialen erabilpenak

Eskuliburu hau idazten duenak, pertsona moduan, zaletasun batzuk dauzka: kirolak (txirrindularitza, mendiko eta errepideko txirrindularitza, eskia, igeriketa, running-a), autokarabanak gustuko ditu... Eta langile moduan beste gai batzuekiko interesa dauka: software askea, erabiltzaileentzako aplikazioak, hezkuntza (IMHn egiten baitut lan).

Horregatik gure parte hartzea sare sozialetan era ezberdinetakoa izan daiteke:

Pertsonala:

  • Txirrindularitzari buruz hitz egiten deneko taldeak bilatu, taldeetan sartu eta geure iritziak eta esperientziak utzi, bizikletan ibiltzeko txangoak antolatu,...
  • Profil bat eduki eta egiten ari naizen gauzak publikatzen joan. Horrela nire "lagunek1" nire ekintzei buruzko iruzkinak-eta jar ditzakete.
  • Nire argazkiak partekatu: asteburukoak, azken bidaietakoak,... Argazkietan lagunak etiketatu. horrela lagun hauek argazki batean agertzen direla adieraziko dien mezu bat jasoko dute.
  • Orrialde edota talde bat sortu sare sozial batean, interesa daukagun gai bati buruzko esperientziak-eta trukatzeko: autokarabanak, adibidez.
  • ..............

Profesionala:

  • Linkedin moduko sare sozial batean gure CVa eduki eta, gainera, sare horretan parte hartu neure burua profesional moduan ezagutarazteko. Beste erabiltzaile batzuek egiten dituzten galderei erantzun eta gai horretan adituak garela erakutsi.
  • Lantalde bat sortu, aplikazio konkretu bati buruz hitz egiteko, eta bertan gure iritziak, hobetzeko proposamenak,... jarri. 
  • Orrialde bat sortu Facebooken, adibidez: ikasleekin harremanetan egoteko beste era bat.
  • .....