2011ko plana
Graduaren profilak eta lortutako gaitasunak
Orokorrak
- Proiektu tekniko eta berrikuntza proiektuko teknikak aplikatu, onuradunen behar eta igurikimenak asetzeko, hainbat ezagutza, trebetasun, erreminta eta teknika integratuz.
- Enpresa baten atalak abiatu eta gidatu, antolakuntzaren eta honen jardueraren ikuspegi globala izanik, berrikuntza eta hobekuntza aukerak kontuan hartuz.
Zeharkakoak
- Aldaketa eta berrikuntza kudeatu, norbera egokituz, egoera berriak sortaraziz eta ekintzak eginez; pertsonal guztiaren inplikazioa erraztuko duten ekintzak gauzatuz, eta norbere ekintzak eta erabakiak epe erdira dituzten ondorioak aztertuz.
- Talde-lanean aritu, helburu komuna lortzeko aktiboki parte hartuz, pertsonen arteko konfiantzazko eta elkar-laguntzako harremanak ezarriz.
- Norberaren proiektu profesionala kudeatu, norberak dituen prestakuntza premiak identifikatuz eta berauek hobeto gauzatzen saiatuz, lana modu eraginkorrean burutu ahal izateko.
- Kanpo eta barne bezeroek eskatzen dituzten egungo eta gerorako behar eta eskaerei erantzun egokia eman.
Berariazkoak
- Produktu eta prozesuen diseinu, hobekuntza eta berrikuntza egin; diseinua, produkzioa, kontrola, mantentzea eta birziklatzerako beharrezkoa den informazio teknikoa sortuz eta interpretatuz.
- Berrikuntzaren garapenerako edo produktu, prozesu eta zerbitzuen hobekuntzaren ekintzetarako proposamena, zuzendaritza, aplikazioa eta ebaluazioa gauzatu; ingeniaritza eremu ezberdinei edo ekimen ekintzaileei ezagutza aplikatua sortaraziz edo barneratuz.