Definizio Estrategikoa / Antolaketa-Diseinua
Negozio-proiektu bat zehazten laguntzen diegu enpresei. Proiektu horren oinarriak prozesu efizienteak dira, baita enpresen erronkekin bat datorren antolaketa bat ere. Gainera, benetan eraginkorra den pertsonen kudeaketa-eredu baten oinarriak ezartzen ditugu.
Enpresaren Estrategia Diseinatzea
Nire negozioa kudeatzeko norabidea adieraziko didan ibilbide-orri bat zehaztea
Urteko Kudeaketa-Plana Martxan Jartzea
Funtsezko prozesu bakoitzeko ekintza-plan bat zehaztea eta martxan jartzea, eta helburuak eta adierazleak zehaztea
Pertsonak Kudeatzeko Funtsezko Prozesuak Martxan Jartzen Laguntzea
Enpresan giza baliabideen prozesuak martxan jartzeko laguntza espezializatua garatzea, egitura-kostuak handitu gabe
Kostuak Kudeatzeko Sistemak Diseinatzea eta Ezartzea
Produktu bakoitzaren benetako kostua kalkulatzeko tresnak diseinatzea, aurrekontuak ezagutza eta segurtasun handiagoz egin ahal izateko
Kalitatea Kudeatzeko Sistemak Diseinatzea eta Ezartzea
Kalitatea kudeatzeko sistema bat ezartzea, bezeroen aurrean fidagarritasuna lortzeko
Negozioari lotutako funtsezko prozesuak digitalizatzen laguntzea
Datuak bistaratu eta kudeatzeko tresnak ezartzea (PowerBI), erakundearen erabaki hartzea erraztu eta negozioa garatzeko adierazle kritikoen identifikazio eta abian jartzea erraztuko dutenak.
Gurekin lan egin duten enpresa batzuk: