KUTXA ikasgelako bi ikastaro emango dira IMHn

2014/09/07 23:00:00 GMT+1
Garapen pertsonal-profesionalaren inguruan, Coaching eta PNL metodologiak erabiliz.

Gaur, irailak 8, KUTXA gizarte ekintzaren 2014-2015 ikastaroetan matrikulatzeko epea ireki da eta hilaren 28 arte izango da izena emateko aukera. Aurten IMH-INCRESSek garapen pertsonala eta profesionala landuko dituen 2 ikastaro emango ditu programa honen baitan.

Azaroaren 6an hasiko den ikastaroa:  Kudeaketa-estrategia pertsonal eta profesional berriak: Coaching-aren ikuspegia (15ordu) kodea: 421253A
2015eko apirilaren 16an hasiko dena: PNL, aldaketa bideratzeko beste dimentsio bat (15 ordu) eta kodea: 461254A

Informazio gehiago www.incress.com