Ariketa: irudi zati bat klonazio bidez desagerraraztea
Irudi baten zati bat desagerrarazi nahi dugu, arrastorik utzi gabe.
Demagun beheko irudiaren zati bat besterik ez dugula behar (soberan dagoena ezabatu nahi dugu).
Irudi zati bat mozteko, mozteko tresna erabiliko dugu. Ez daukagu zati hori beste irudi batean itsatsi beharrik.
Gorde nahi dugun irudi zatia hartuko dugu.
Oraindik ere handiegia da; pixka bat gehiago moztuko dugu. Handitu nahi dugun erpinean edo ertzean jarri, saguaren botoia sakatu, eta nahi bezainbeste mugituko dugu.
Azalera hauxe aukeratuko dugu. Eta, orain, nola moztuko dugu?
Aukeratutako irudi zatian klik egingo dugu birritan, eta, dokumentu horretan bertan, aukeratu duguna utziko dugu.
Irudiak klonatzeko tresna erabiliko dugu (Tekla laburtua: C):
Opakutasuna erdira jaitsiko dugu, eta Desagertu aukeratuko dugu, irudiaren goiko aldeko jendea ezabatzeko.
Irudi zatiak kopiatzen hasiko gara (Ctrl sakatuz, kopiatu nahi duguna aukeratuko dugu). Kasu honetan, ur puska bat.
Crtrl askatu, eta, klik eginez, kopiatu duguna itsasten hasiko gara.
Pixkanaka ezabatuko dugu jendea, pazientziaz, bila gabiltzan efektua lortu arte.
Fokatze okerra edo ur-tanta erabiliz (Larria + U), ingurua lausotu egingo dugu, fokua ertzetan finka dadin.
Lausotzeko tresnaren ikonoa
Abiaduraren parametroa erabiliz (Tanta), irudia oker fokatzea lortuko dugu.