Berri nagusiak vs Azken berriak

Orain dela denboratxo batetik hona Facebookek 2 albiste mota dauzka: Berri nagusiak eta Azken berriak

Zein da Berri Nagusien eta Azken Berrien arteko ezberdintasuna? Biak irakurri behar ditut?

Eguneratuta egon nahi baduzu, 2 lekuetatik pasatu beharko zinateke.

Berri Nagusiak: hemen puri-purian dauden ekintzak ikusiko ditugu. Aldagai batzuk kontuan hartuta, Facebookek berri horiek aukeratzen ditu (zenbat lagunek iruzkindu duten idatzia, zenbateko elkarreragina daukazun idatzia egin duen pertsona edota orrialdearekin,...).

03-pagina-inicio.jpg

Azken Berriak: Berri Nagusiak irakurri eta gero, Azken berriak aukeratu eta hor zure lagunen edota jarraitzen dituzun orrialdeetako azken idatziak ikusiko dituzu (berriena goian agertzen da).

03-pagina-inicio.jpg

Azken berriak gehiegi izan daitezke, eta hau zuzentzeko orrialdeko behealdean "Aukerak Editatu" daukagu (Mezu Zaharragoak aukeraren eskuinaldean).

03-pagina-inicio.jpg

Gehien gustatzen zaizkizun pertsonak edota orrialdeak aukera ditzakezu hemen, eta horrela soilik euren Azken berriak ikusiko dituzu (aukera hau agertzeko Azken berriak atalean egon behar duzu). Pertsona batzuek idatzitakoak ere ezkuta ditzakezu.

03-pagina-inicio.jpg

Garbi geratu al dira bien arteko ezberdintasunak? Espero dut baietz.