IMHko Lanbide Heziketako irakasle batek Berlingo ekosistema ekintzailea ezagutu du
Lanbide Heziketako IMH ikastetxeko Inazio Gezuragak, Urratsbat Programaren mugikortasunari esker, Berlingo ekintzailetzaren ekosistema ezagutzeko aukera izan du.
Urratsbat (Tknika) dinamizatzaileek antolatutako eta Ikaslanen beka baten bidez finantzatutako bidaia honek irakasleei ekintzailetza alorreko gaitasunak aberasteko aukera eman die. Berlingo Espainiako Enbaxadak arrera egin ostean, bisitariak lanbide heziketako zentroekin eta ekintzailetza bultzatzen duten hainbat erakundekin egon dira. Gainera, Adlershof teknologia parkea bisitatu dute, Europako berrikuntza zentro garrantzitsuenetako bat izateagatik ezaguna dena.
Adlershof-era egindako bisitan, teknologia prestakuntza etapetan nola integratzen den eta berrikuntza, ikasle eta ekintzaileen artean nola sustatzen den ikusi dute. Atelier Gardens-eko Co-Working guneetako esperientzia bereziki motibagarria izan da, izan ere, startupek eta ekintzaileek beren proiektuak garatzen dituzten lankidetza espazioak ezagutzeko aukera eman die sormen eta dinamismoz betetako ingurune batean.
Dudarik gabe, Berlingo mugikortasun esperientzia aberasgarria izan da. Ekintzailetza eta lanbide prestakuntzako beste eredu batzuk aztertzetik eta sektoreko profesionalekin izandako harremanetatik ikasitakoaz, ikastetxeko hezkuntza programa hobetu eta aberasteko aukera dugu. Honela, gure ikasleei etorkizuneko ekintzaile izateko beharrezko tresnak eskainiz.