Mekatronikako ikasleen Finlandiako egonaldia
🤖Mekatronikako 2. mailako eleanitzeko ikasleak Finlandian izan dira abenduko hirugarren astean #Tredu ikastetxean. Robotika, Errealitate birtual eta hareagotuko klaseak jaso eta ikasitakoarekin praktikak eginez, zeharkako hainbat balio eta gaitasun landu dituzte: Ingelesaren erabilera, kultura berrien ezagupena, puntualitatea, errespetua, talde lana...
Mattirekin egindako Robotika ikastaroaz gain, tailer praktiko bat ere egin zuten Ville irakaslearekin. Alde batetik, Errealitate Birtualaren eta Areagotuaren programazioari eta erabilerari buruz, eta, bestetik, kamera artifizial erantsia duen robotaren programazioari buruz.
Eta jakina, ezin ziren falta finlandiar sauna eta Tampereko itsasoko ur hotzetan bainatzea, eta aintzira izoztuan irristatzea.
Bizipen bikaina 🙌