Erasmus+ Tianjin KA107 mugikortasunaren amaiera
Zhao Hong Fang-ek bere egonaldiaren balioespen oso positiboa egin du IMHn egin duen Erasmus+ KA107 proiektuaren amaieran.
Proiektuak antolatutako formakuntza-programa ona, PBL eta erronken irakaskuntza metodologiari dagokionez IMHko goi-maialako ezarpena, IMH eta CSMCren artean komunikazioa sustatzeko lankidetzaren garrantzia eta lankidetzarako jarraikortasuna azpimarratu ditu.
IMHn eta bisitatu dituen enpresen instalazioetan maila teknologiko aurreratuak ikusi dituela aipatu du, eta estimatua zengoen egonaldi honek industriaren eta unibertsitate zein lanbide heziketako sektore desberdinak ezagutzeko izan duen aukera dela eta.
Azkenik oso pozik zegoen jaso duen arreta eta gertutasunagatik, bai IMHko lankideen aldetik eta baita bisitatu dituen enpresa eta erakundeengandik eta "industriala izan arren ingurune ederra duzue, paisai eta naturaz inguratuak zaudete" adierazi du.
Gure esker ona Zhao Hong Fang-entzat. Zai jian!