Portugaleko Rocha Peixoto Ikastetxeko erdi-mailako metalmekanika taldearen bisita
2015/03/27 01:00:00 GMT+2
![](https://www.imh.eus/eu/albisteak/portugaleko-rocha-peixoto-ikastetxeko-erdi-mailako-metalmekanika-taldearen-bisita/@@images/282a69bc-ac1c-4f34-a37b-aa9923f3dafb.jpeg)
Portugalgo Póvoa de Varzim hiriko Escola Secundária de Rocha Peixoto-ko ikasleak eta zuzendaritza izan ditugu IMH eta Museoa bisitatzen.
Etorri diren Rocha Peixoto ikastetxeko ikasle portugaldarrak erdi-mailako fabrikazio arlokoak dira (16-18 urte bitartekoak) eta Técnico de Produção em Metalomecânica ikasten dihardute.
Zuzendariaren esanetan bizi diren inguruan erdi-mailak du enpresen eskaera handia (%90), eta inguruko enpresak txiki-ertainak dira.
Goizean IMHren jarduerak, proiektuak eta Museoa bisitatu zuten. Arratsaldean Kondian izan ziren eta gaur goizean DanobatGroupen.
Eskola honetatik dagoeneko 1998an ere bisitatu gintuzten.