Margotzeko tresnen aurkezpena
Gimp-ek irudiak margotzeko dakartzan tresnen aurkezpena.
truko batzuk margotzeko tresna batzuena
Lerro zuzen bat sortu nahi badugu: letra larrien tekla erabiliko dugu. Hasierako puntuan klik egin, eta, letra larrien tekla sakatuz, klik egin lerro zuzenaren bukaeran. Tekla askatu, eta kito, lerroa egin dugu. Letra larrien teklaz gain, Ctrol ere badugu sakatuta (Ctrol+May), 15º anguluko trazuak sortu ditzakegu.
Gimp-eko margotzeko tresnak
- Margo-ontzia: aukeratutako irudi zatia kolore edo patroi batez betetzeko tresna (Larria + B)
- Irudia moteltzeko tresna: irudia kolore motelez betetzeko tresna (L)
- Arkatza: ertz sendoak pintzel batez marrazteko tresna (N)
- Pintzela: ertz leunak pintzel batez marrazteko tresna (P)
- Borragoma: atzeko kolorea edo gardentasuna pintzel batez ezabatzeko tresna (Larria + E)
- Aerografoa: irudia pintzel batez presioa aldatuz margotzeko tresna (A)
- Tintontzia: kaligrafia motako idazkera (K)
- Irudia klonatzeko tresna: irudi edo diseinu batetik abiatuta irudi zatiak pintzel batez kopiatzeko tresna (D)
- Irudia garbitzeko tresna: irudia garbitzeko tresna (H)
- Klonazioa perspektiban egiteko tresna: jatorrizko iruditik abiatuta perspektiba erabiliz klona sortzeko tresna
- Irudia fokatzeko eta oker fokatzeko tresna: pintzel batez zirriborroak egiteko edo kentzeko tresna (Larria + U)
- Zirriborroak egiteko tresna: erabilgarria da irudi bat gehiegi moztu eta nolabait konpondu nahi dugunerako. Inguruko koloreaz betetzen du irudia (S)
- Irudia suarekin markatzeko edo erretzeko tresna: irudia pintzel batez argitzeko edo iluntzeko tresna (Larria + D)