Industria 4.0-n Talentu Berria eta Jon Duo arrakasta kasua
Gaur kasu arrakastatsu berri bat dakarkizuegu. Jon Duo-k, Elon Smart Tech enpresako CTO denak Fabrikazio Digitalaren Unibertsitate Masterreko ikasketak amaitu ditu IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan.
Prestakuntza akademikoa eta lan-jarduna uztartuz, Jon Duo-k, Elon Smart Tech enpresan, herri eta hirien monitorizazio eta digitalizazio arloan Smart City-ak sortzeko, bere ikasketak amaitu ditu "energia monitorizatzeko, ingurumen-sentsorizazioko eta energia berriztagarrietako sistemen garapena" TFM aurkeztuta, eta Ohorezko Matrikularen kalifikazioa lortu du.
Zorionak Jon lanagatik eta eskerrik asko Elon Smart Tech enpresari gure unibertsitate-prestakuntza dualaren ereduaren alde apustu egiteagatik.
Industria 4.0 aro berrian talentua garatzearen aldeko apustua eginez!
Ezagutu Jon Duoren proiektua: