Elgoibarko Udalak eta IMHk berretsi dute euskara sustatzeko elkarren arteko hitzarmena

2014/06/16 23:00:00 GMT+1
Sinatutako hitzarmenaren bidez Udalak IMHren euskara erabiltzeko sustapen ekintzetan lagunduko du.

2014ko ekainaren 16an, Elgoibarko Udal Pleno Aretoan IMHren goazen planaren 2013 urteko balantzea eta 2014ko helburuak aurkeztu dira, Udala eta IMHren arteko hitzarmen sinatzearekin batera. Ekitaldian parte hartu dute Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkateak, Ane Beitia, Udal Euskara Batzorde Buruak, Joxean Egaña, Makina Erremintaren Institutuko Zuzendariak eta Edurne Bilbao, IMHko hizkuntza koordinatzaileak.

2014an Udalak eta IMHk sinatutako hitzarmenari esker Elgoibarko Udalak IMHri 2014rako 3.000 euro emango dizkio, Goazen proiektuaren jarduera finantzatzen laguntzeko, non helburu nagusitzat dituen IMHn euskararen erabilera sustatzea eta Makina Erremintaren sektorean eragitea, euskararen erabilera sustatzeko urratsak emanaz (30+10 mintegia, enpresei eskainitako prestakuntza eta zerbitzuak euskaraz aregotzea, proiektuak euskaraz sustatzea...).

IMHko arduradunek adierazi duten bezala, hamar urteren ondoren euskararen presentzia IMHko prestakuntza eta zerbitzu guztietan nabaria da eta bermatuta dago, heziketa ziklo, ingeniaritza duala, prestakuntza iraunkorra, giza baliabideen aholkularitza eta ETEentzako berrikuntza zerbitzuen negozio unitatean besteak beste, bakoitza bere mailan.

Ahalegin hau erakundeen laguntza eta elkarlanari esker izan da, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta hasieratik Elgoibarko Udalak urtero laguntzen baitu Goazen plana.

IMHk barne erabilera sustatzeaz gain, kanpora begira eragile lanak egiten ditu, enpresa zein erakundeekin elkarlanean traktore izateko eta hauetan euskararen erabilera sustatzeko ahaleginetan ere.

Goazen planaren datuak:

Zerbitzu orduek gora egin dute (%40): honen eragile nagusia zerbitzu teknologikoen hazkundea izan da, Asmaola jarduerarekin.

Lan-hizkuntzari dagokionez, orokorrean igo egin da (%60) baita euskaldunen arteko erabileran %(79). 2003ko erabileraren %32 urrun gelditu da, eta 2015erako aurreikusitako %65 gertu. Gogoratu behar da datu hau langileek emandako iritzietan oinarritzen dela.

Hezkuntza-enpresa arteko zubi-lanaren izaera biderkatzeko asmoarekin, IMHn enpresetan praktikak egiterakoan euskararen erabilera aztertzeko iaz egin genuen diagnostikoa aurten proiektu bihurtu dugu (Gehitu proiektua), eta Gipuzkoako ikastetxeetara zabaldu. Lanbide Heziketako 20 ikastetxe publikok parte hartu dute.

Zortzigarren urtez antolatu dugu 30+10 Mintegia. Hizkuntza-kudeaketari buruzko topagune erreferentzial honetan, Euskara marka edo branding-a, Gure sektoreko enpresak Errusian, hizkuntza ahokularitzen praktika onak, Gehitu proiektuaren aurkezpena eta lan munduko prestakuntza euskaraz tailerra izan dira aurtengo gaiak.

Gure frenoak ere izan ditugu: Enpresei egiten diegun euskarazko prestakuntza teknikoaren eskaripeko eskaintzaren emaitza anekdotikoa izaten jarraitzen du eta aurtengo Giza-Aholkularitza zerbitzuaren bezeroak enpresak izanik eta gutxiago ikastetxeak, euskarazko zerbitzu orduen kopuruaren beherakada ere jasan dugu.

2014ko helburu nagusia:

  • Bikain 2015 kanpo ebaluazioa prestatu eta enpresa zein pertsonekiko berrikuntza proiektu eragileak sustatu.

Helburu zehatzak:

  • Erakundetzea: HKS hizkuntzak kudeatzeko sistemaren eguneraketa, Goazen batzorde-sare berria>Bikain 2015 prestatu, Ulibarri 2014-17 plana.

  • Erabilera: Euskara-tratuen kanpaina eta jarraipena

  • Ezagutza: Berariazkoak euskaraz egitea lortu (marketinean)

  • Motibazioa: Euskararen egun berezia, Goazen10 urte.

  • Komunikazioa: 30+10 Mintegiaren 9. edizioa. Goazen mezuak

Proiektu berritzaileen sustapena:

  • ASMAOLA eraikin berri euskalduna, zerbitzu euskalduna.

  • GEHITU 2 “sarean” (Lanbide Heziketako ikasleen Lantokiko Prestakuntza euskaraz)

  • GEHITU ELGOIBAR 2 (Lanbide Heziketako ikasleen Lantokiko Prestakuntza Elgoibarko enpresetan euskaraz)

  • GOAZEN 10: Enpresekin enplegu prestakuntzaren hausnarketa. Enplegu Prestakuntza euskaraz kanpaina.

  • HKS ZIKLOETAN: zeharkako edukietan uztartu > Ing?

  • BIKAIN 2015 prestatu: PSISTESOP130, Barne-kanpo erabileran hobekuntzak eta jarraipena (IKT, Harrera, Adzioa., IngDuala, Incress, Tailer-CNC).

 

GOAZEN PLANAREN KRONOGRAMA 2003-2013:

  • 2003. Euskara sustatzeko plana proiektu bezala proposatu hizkuntza aholkularitzarekin (Ahize-AEK) eta Zuzendaritzak onartu

  • 2004. IMHko kudeaketa planean txertatu Goazen euskara proiektuko helburuak (prozesu guztietan eta helburu nagusietan).

  • 2004. Hitzarmena sinatu Elgoibarko Udalarekin.

  • 2004. Iraunkorreko eta Hasierako irakasleak ikastaroak emateko euskaraz trebatu. (aurrez euskara ikasteko irizpideak ezarri eta onartu).

  • 2004. Ezagutzaren Klusterreko Euskara bilgunean parte hartu eta IMH kasua azaldu

  • 2004. Bat aldizkarian Goazen abiatzeari buruzko artikulua.

  • 2005. IMHko Hizkuntza politikari buruzko gogoeta kanpo-barruko eragileekin.

  • 2005. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harreman sendotzea: lehen diru laguntza.

  • 2005. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak dekretua egokitu eta Fundazioentzat lehen laguntzetan sartu.

  • 2005. Ulibarri programan sartu eta ikasle baten liberazioa (asteko 6 ordu)

  • 2005. Enpresei lehen galdetegi orokorra, iraunkorreko ikastaroak euskaraz jasotzeko interesa ezagutzeko.

  • 2005. Worfast ikastaroa, itzulpen memoriak eta glosategi teknikoa eratzeko abiatu.

  • 2005. Lankideen arteko ahozkolore (mintza-laguna)

  • 2005. Bat aldizkarian Goazeni buruzko 2. artikulua (planaren inplantazioari buruz)

  • 2005. Hizkuntzen Kudeaketa Sistema sortzeko lehen urratsak.

  • 2005. Ingeniaritza Eskolan eskolak euskaraz abiatzeko lehen urratsak, 2. adarra sortzeko.

  • 2006. Hizkuntza Politika zuzendaritzak onartu.

  • 2006. Makinak euskaraz (Fagor cnc-en interfaza, makinen eskuliburuak, kanpoko txartelak.)

  • 2006. Garatuko (7tik) 3 ikastaro euskaraz

  • 2006. Incress: diagnostikoak euskaraz egiten hasi

  • 2006. IMHk HPSrekin protokoloa sinatu.

  • 2006. Lehen 30+10 mintegia

  • 2007. Hizkuntza Politika berria (IMHko orokorrean uztartuta)

  • 2007. Hizkuntzen Kudeaketa Sistema osatu, onartu

  • 2007. Bikain pilotuan parte hartzaile

  • 2007. Eskaripeko (LHI) lehen ikastaroa euskaraz

  • 2008. Bikain zilarra

  • 2008. Katalogoko (LHI) lehen ikastaroa euskaraz

  • 2008. Hizkuntzen Kudeaketa Sistema lankideei aurkeztu

  • 2008. Goazen azpiproiektuak garatu: merkatu azterketa (GFA, EHU) eta erakundeen eraldaketa EGB-IVO (EHU) abiatu. 160 enpresen proiektuko lehen urratsak.

  • 2009. Katalogoko LHI 2 ikastaro euskaraz

  • 2009. Soliolinguistika Klusterrak 2008ko 2 kasu argitaratu ditu: IMH eta Bergarako Udala

  • 2009. IMH-Udalen hitzarmen-berritzea

  • 2009. Goazen 5 urteko emaitzak jasotzen dituen bideoaren aurkezpena.

  • 2009. UEUko udako ikastaroetan IMHren kasuaren aurkezpena.

  • 2009. Ziurtagiria Elkarteak Bai Euskarari Sariko lehen edizioan IMH saritu du Jez-ekin batera, bost urtetan euskararen erabilera normaltzeko egindako ibilbideagatik.

  • 2010. Lanbide Heziketa Iraunkorra euskaraz kanpaina.

  • 2010. Lanabesa Sariak ekintzailetasuna eta euskararen erabilera sustatzeagatik.

  • 2011. HPS-IMHren arteko elkarlan hitzarmena sinatu

  • 2011. IMH-Udalen hitzarmen-berritzea

  • 2011. 30+10 mintegiko 6. edizioa.

  • 2012. IMH-Udalaren hitzarmen-berritzea

  • 2012. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin euskaraz lanean jarduteko konpromisoa

  • 2012. 30+10 mintegiko 7. edizioa.

  • 2012. Enpresarean Euskarazko produktu eta zerbitzuetarako azokaren 1. edizioan parte hartzaile.

  • 2012. Lantokiko Prestakuntzan diharduten Hasierako Lanbide Heziketako ikasleei diagnostikoa.

  • 2012. Bikain barne ebaluazioan 700 puntu gaindituta.

  • 2013. IMH-Udalaren hitzarmen-berritzea

  • 2013. Korrika Gaztea

  • 2013. Kontseiluko Euskara lan mundura jardunaldiko partaide (enpresa traktoreak).

  • 2013. 30+10 mintegiaren 8. edizioa

  • 2013. Gehitu proiektuak. LP-FCT Gipuzkoako diagnostikoa 20 ikastetxerekin /Elgoibarren 3 enpresarekin

  • 2013. IMHko LHI euskaraz hausnarketa HPSrentzat.