Ildo Estrategikoa: Lantegi Digitala 4.0
CHARLIE proiektua: fabrikazio malgua,automatizatua eta arretarik gabea
CHARLIE Fabrikazio Digitalari lotutako proiektua da, pertsonak eta teknologia integratu eta elkarrekin lan egiten jartzen dituena.
#MIC izeneko interface batek CHARLIE robota eta BERKOA makinaren arteko lana zuzendu eta kontrolatzen du. CHARLIEk biltegian dauden piezak eta erremintak hartu eta BERKOA makinari ematen dizkio, mekanizatu ditzan.
CHARLIE robot bat baino gehiago da:
- Alde batetik, plataforma mugikor autonomo bat da; #AMR (autonomous mobile robot). Kasu honetan kolaboratiboa da, hau da, 𝗹𝗮𝗻𝗴𝗶𝗹𝗲𝗲𝗻 𝗮𝗿𝘁𝗲𝗮𝗻 𝗹𝗮𝗻 𝗲𝗴𝗶𝘁𝗲𝗸𝗼 𝗴𝗮𝗶𝘁𝗮𝘀𝘂𝗻𝗮 𝗱𝗮𝘂𝗸𝗮.
- Bestetik, robot manipuladore bat integratzen da bertan, kasu honetan, 𝗞𝗨𝗞𝗔 robot manipuladore bat, honek, 𝗽𝗶𝗲𝘇𝗮𝗸 𝗮𝗹𝗱𝗲 𝗯𝗮𝘁𝗲𝘁𝗶𝗸 𝗯𝗲𝘀𝘁𝗲𝗿𝗮 𝗺𝘂𝗴𝗶𝘁𝘇𝗲𝗻 𝗱𝗶𝘁𝘂.
MIC goi-mailako interface baten bitartez bi roboten kontrola hartu dezakegu. Horretarako, SMARTPMek garatutako #MIC #softwarea erabiltzen dugu, harek orkesta zuzendari batek bezala egingo du bere lana, robota, erreminten armaiua eta makinaren lana zuzendu eta gidatzen.
PREDICAI proiektua
LAGUNTZA LERROA: DIH4AI OPEN CALL2. Europar Batasunaren "Horizon 2020" ikerketa eta berrikuntza programa, 101017057 zenbakiko diru-laguntza hitzarmenari jarraiki.
PATZUERGOA:
Alchemy Machine Learning S.L. (Koordinatzailea) - IMH Campus.
HELBURUA:
PREDICAI errodamenduen osasun-egoeraren monitorizazioan zentratuko da, motorraren azelerometroen eta aldagai elektrikoen informaziotik abiatuta. Hori lortzeko. Datuak lortzeko esperimentuak IMHn diseinatutako eta eraikitako entsegu bankuan egingo dira, non akatsdun errodamenduak jarri daitezkeen, erroreak simulatzen dituen tresna erabiliz.
DIH2 FACTOR programa
NORENTZAT: Robotikako, automatizazioko edo adimen artifizialeko produktu edo zerbitzuak eskaintzen dituzten Fabrikazioaren edota logistikaren sektoreko enpresentzat, eta produktu edo zerbitzu horiek garatzeko inbertsioa handitu nahi duten enpresentzat.
HELBURUA: DIH²k robotikak enpresa txiki eta ertainetan (ETE) fabrikazioaren arintasuna eraldatzeko eta Europar Batasun osoan hazkunde ekonomikoa bultzatzeko duen ahalmenean sinesten du. Hitz gutxitan esanda, helburua fabrikak robotikaren bidez bizkortzea da.
ERAGIN EREMUA: DIH² Factor programa hurrengo arloetako batean edo gehiagotan espezializatuta dauden start-up eta scale-up (A seriera arte) enpresei zuzenduta dago: robotentzako hardwarea, adimen artifiziala eta datuen analisia, roboten eta pertsonen arteko elkarrekintza, jasangarritasuna handitzeko automatizazioa, lantegietako intralogistika edo biltegien kudeaketa, eta ekoizpen deszentralizatua.
PARTAIDEAK: DIH² Factor sareko partaide da IMH Campus. Ikusi guztiak...
LAGUNTZA LERROA: DIH² Factor enpresa txiki eta ertainentzako finantzaketa-programa bat da, DIH² eta BLUMORPHO sareek sustatutakoa. Proiektu honek Europar Batasunaren Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren finantzaketa jaso du, 824964 dirulaguntza hitzarmenaren bidez.
WEB GUNEA https://www.dih-squared.eu/
Zure enpresa Start Up edo Scale Up inbertitzeko prest dagoela uste baduzu egin hemen: DIH² Factor eskaera
AIMAN proiektua
Adimen artifizialaren bidez mekanizazioaren automatizazioan aurrera eginez
LAGUNTZA LERROA: AI REGIO, Europar Batasunaren "Horizon 2020" ikerketa eta berrikuntza programa, 952003 zenbakiko diru-laguntza hitzarmenari jarraiki.
PATZUERGOA:
WOLCO (Koordinatzailea) - IMH Campus (kudeaketa teknikoa) - ZITU (parterra)
HELBURUA:
Tresnen higadura erreala kontrolatzeko eta bizitza erabilgarria aurreikusteko beharrezkoa den Adimen Artifizialaren garapenak tresnen erabilera optimoa ahalbidetuko du. Horrela, ahalik eta arazo gutxien sortuko dira, hala nola, erremintak bizitza erabilgarria amaitu aurretik baztertzea, piezen kalitatea piezen higaduraren ondorioz, pieza bat berriro fabrikatu behar izatea haren kalitate txarragatik, erreminta desegoki edo hondatu baten ondorioz produkzio-gastua handituz. Bestalde, tresnak egiten dituen enpresak azken erabiltzaileari horiei buruzko erabakiak hartzeko aholkuak emateko gaitasuna izango du. IA (Adimen Artifizialean) oinarritutako irtenbide horrek negozio-ereduaren egitura-aldaketa ere ahalbidetzen du, ohiko merkaturatze-eredu batetik zerbitzaritzearekin lotutako eredu jasangarriago batera pasatuz.
https://www.airegio-project.eu/aiman
EEB Errealitate Areagotu eta Birtualaren proiektua
DIGIVACH proiektua
Datuaren zientzia, eredu DIGITALAK modu adimentsu eta elkarreragilean kudeatuz fabrikazio aurreratuaren BALIO KATEAN elkarlanean ustiatzeko
LAGUNTZA LERROA: HAZITEK/ ZE-2021/00026 espediente zenbakia.
PATZUERGOA:
ETXETAR (Koordinatzailea) - AINGURA IIOT SLU, FAGOR AUTOMATION S.COOP., FAGOR EDERLAN S.COOP., INDUSTRIAS MAIL S.A., IZADI MECANIZADOS, S.L.
MICRODECO S.A., SAVVY DATA SYSTEMS, S.L., TALLERES ARATZ S.A., ZUBIOLA S.COOP., AFM. Azpikontratatutakoak: FAGOR AOTEK S. COOP., EDERTEK, IKERGUNE, A.I.E., IMH CAMPUS, INVEMA, MICRODECO INN, MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA (MGEP), VICOMTECH.
HELBURUA: DIGIVaCh proiektuaren helburua da datuak balio-katean duen ustiapenari buruzko ezagutza ikertzea eta sortzea, eredu digital hibrido elkarreragileen bidez. Eredu horiek barneko nahiz kanpoko datuek elikatzen dituzte, modu adimentsuan kudeatzen dira, eta produkzioan zehar sortzen diren benetako problematikei irtenbideak ematen dizkiete, enpresen lehiakortasuna nabarmen handituz eta produktu eta zerbitzu aurreratu berritzaileak garatuz, enpresa parte-hartzaile eta beraien balio-kateak sektoreko lider bezala posizionatuz.
EKIN proiektua
Industria Produkzioko Makinenganako elkarreraginerantz, Hizkuntza Naturalaren bidez.
LAGUNTZA LERROA: ELKARTEK / KK-2020/00055 espediente zenbakia.
PATZUERGOA:
VICOMTECH (Koordinatzailea) - IMH - TEKNIKER - IKOR TECHNOLOGY CENTRE - UZEI - UPV/EHU (Elektrizitate eta Elektronika Saila)
EDGE4FoF proiektua
Edge eta Cloud arkitektura hibrido kulunkatuetan ikertu Etorkizuneko fabrikarako
LAGUNTZA LERROA: HAZITEK / ZE-2020/00017 espediente zenbakia.
PATZUERGOA / AZPIKONTRATATUTAKO ZENTROAK
ETXE-TAR S.A. (LIDER) - AINGURA IIOT - AFM - FAGOR AUTOMATION - GAINDU - IKUSI - TITANIUM INDUSTRIAL SECURITY /
FAGOR AOTEK - VICOMTECH - INVEMA - IMH - IKERGUNE - UNIVERSIDAD DE DEUSTO
Retro Connect proiektua
Industria-parkeetako makina-erremintarik zaharrenek aurre egin behar dioten zaharkitze-arazoari heltzen dio, eta enpresa erabiltzaileen ekoizpen-beharrei eragiten die.
LAGUNTZA LERROA: HAZITEK / ZL-2019/00874 espediente zenbakia.
PATZUERGOA / AZPIKONTRATATUTAKO ZENTROAK
FAGOR AUTOMATION (liderra) AFM - METALÚRGICA DE BOLUETA - SAVVY DATA SYSTEMS - FAGOR AOTEK - INVEMA - IMH
TDCON4.0 proiektua
4.0 Eraikuntza-sektorea digitalizatzeko teknologiak eta konponbideak
LAGUNTZA LERROA: ELKARTEK / KK-2019/00075 espediente zenbakia.
PATZUERGOA:
UPV/EHU -Makinen eta Motore Termikoen Saila (koordinatzailea) - IMH - SABICOLABS S.A