Facebookeko profila editatzea-II: Kontuz

Gure profilean informazioa sartzen hasi behar dugu. Beste erabiltzaile batzuek niri buruz ikusiko dituzten datuak izango dira, eta ikusiko dugu nola zehaztu bakoitzak zer ikus dezakeen.

Kontuz sartzen ditugun datuekin

InterroganteKontuz honekin, gure gomendioa: ez jarri  kalte egin diezazukeen ezer edo zure kontra erabil daitekeen ezer, ez orain ez aurrerago. Egia da gure "lagun" batek guri kalte egingo digun zerbait argitara dezakeela eta horren kontra gutxi egin dezakegula (hor egotea eta konpontzen saiatzea da onena), baina behintzat ez gaitezen gu izan holakoak argitaratzen dituztenak.

Esan behar dugu inoiz ez garela ziur egongo datu horiek noraino helduko diren. Aurrerago ikusiko dugunez, aplikazioen erabilerari esker datu batzuk edozein erabiltzaileren esku bukatu daitezke (hasiera batean gure lagunek bakarrik ikusiko zutela pentsatzen bagenuen ere). Beraz, beti adi.

Beldur pixka bat sartu eta gero, ez dizuegu esango sare sozialak ez erabiltzeko (bestela ez genuke eskuliburu hau sortuko), baizik-eta ondo pentsatzeko zer egingo duzuen, besterik gabe..

Sortzen ari garen profilaren adibidea

Urte asko daramatzat Interneteko munduan. Hasiera batean nire argazkiak jartzea lotsa ematen zidan, eta ez nituen jartzen edo jartzen nituenak aurpegia estalita neuzkanak ziren; hona hemen adibide bat: http://www.itxaspe.com/IdeasFurgoneta/Izquierda/Personal/Montajes_Personales/001_MontajeOpelVivaro -tik aterata; orrialde horretan furgoneta prestatuak agertzen dira. Hasieran, gure muntaketa pertsonala bakarrik zeukan, jendeari erakusteko zer egin daitekeen furgoneta bat pixka bat prestatzeko.


Lotsa ematen zidan nire buruz idazteak, eta ez nuen egiten.

Pixkanaka-pixkanaka eta urteekin beldur hori galtzen joan naiz. Momentu honetan blog bat eramaten dut, eta bertan idazten ditut egiten ditudan gauzak (kirola edo ez)(http://www.itxaspe.com/BlogsDeportes). Argazkiak jartzen ditut eta jende asko eta ona ezagutu dut horren eta foroen bidez  (www.foromtb.com...). Esan daiteke asko mugitzen naizela Interneten eta ikusten dut potentzialtasun asko dauzkala (hori bai, denbora asko eskatzen du). Orain, arlo pertsonal nahiz profesionaleko nire lantxoak egiten ari naiz sare sozialen munduan:

Honengatik guztiagatik, ez diot garrantzi handirik emango nire informazioa jendaurrean ez jartzeari. Interneten nire buruzko informazio handia dago dagoeneko. Baina saiatuko naiz zuek horri garrantzia eman diezaiozuen.

Ziur aski nire kasua ez da zuena, baina ikusten duzuenez,  zuen antzeko pertsona naiz, nire zaletasunekin, lanarekin, beldurrekin,... Eta egunero sare sozialak erabiltzen ditut, bai lanerako, bai kontu pertsonaletarako. Espero dut antzekotasunak aurkitzea jarriko ditugun adibideetan.

Honen ondoren, jarraituko dugu profilaren informazioa sartzen.