Nafarroako Gobernuko Lanbide Heziketaren bisita
Martxoaren 15ean Nafarroako Gobernuko Lanbide Heziketako ordezkari nagusiek, besteak beste, berrikuntza, kalitate, plangintza eta kualifikazio arduradunek, IMH bisitatu zuten.
Orkestra (Deustuko Lehiakortasuna Institutua) Nafarroako lanbide heziketa sistemaren inguruan ikerketa bat garatzen dihardu eta IMHren elkarlana izan dute honetarako. Hori dela eta IMH ezagutu nahi izan dute nafarroako agitariek.
Erronken bidez ikasten diren Etekin handiko ETHAZI zikloak, Tkgune berrikuntza zerbitzu teknikoak, Enplegurako prestakuntza, Espezializazio programak, Hezkuntza Duala, Elaniztasuna, Fabrikazio Aurreratua eta 4.0 estrategiak zuzenean ezagutzeko aukera izan zuten.
Ikusi eta ezagututakoaren balorazio oso positiboa egin zuten bisitariek.