Zaintza Zientifiko Teknologikoko ikasgaiko posterrak

2022/07/04 23:00:00 GMT+1
Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Dualeko 4. mailako ikasleek aurkeztu eta eztabaidatu dituzte egindako lanak.

IMH Campuseko Ingeniaritzaren 4. mailako ikasleak ikasturtearen azken txanpan sartu dira.

Zaintza Zientifiko Teknologiko ikasgaian landutako posterren erakusketa eta lanen aurkezpena egin ziguten ekainean eta oraingoan GRALarekin defentsan ari dira, graduari amaiera emateko.

Zorte on denoi!

Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Dualari buruzko informazio gehiago