Agur eta ohore, Jose Antonio Ardanza!

2024/04/09 16:55:00 GMT+1
IMHko sorreran eta ibilibidean historikoki esanguratsua.

Jose Antonio Ardanza Garro lehendakaria zendu dela eta, gogora ekarri nahi dugu IMH sortzeko eragileen babesaren bila ibili ginenean, bera zela agintean zegoen lehendakaria, eta Jose Ramon Recalde sailburu. IMH sortzen laguntzeko babes instituzionala eman ziguten.

IMH sortu, eraikin berria amaitu eta 1991an martxan jarri ondoren, 1992/10/16an egin genuen IMHko inaugurazio ekitaldia, Ardanza buru zela.

IMHn 20. urteurreneko ospakizuna egin genuenean, hasierako eragileei egindako bideoetako baten agertzen da Ardanza:

 

IMHri emandako laguntzagatik gure esker ona eta familiari elkartasuna adierazten diogu.