Goi-mailako hezkuntzan Prestakuntza Dualaren europar sarearen bigarren topaketa Alemanian

2015/04/19 23:00:00 GMT+1
Mosbach hirian izandako Erasmus+ CWIHE proiektuaren topaketan bazkideek bigarren faseko jarduerak garatu dituzte eta Irakasle-Dualeen lehen jarduera trinkoa landu dute.

2015eko martxoaren 16 eta 20 bitartean Nazioarteko Bigarren Topaketa eta Irakasle Dualeen lehen Prestakuntza Trinkoa burutu da Alemaniako Mosbach hiriko Duale Hochschule Baden-Wurtemberg ikastetxean, Erasmus+ programako CWIHE - Goi-mailako hezkuntzan Prestakuntza Dualaren Europar Sarearen proiektuaren barrutian.

Proiektuaren helburu nagusiak dira sistema dualaren erronka nagusiak identifikatzea, soluzio bideragarriak proposatzea, eremu honetan Europar Batzordeari gomendioak egitea eta azkenik Goi-mailako hezkuntzan Prestakuntza Dualaren europar sarea eratu eta finkatzea.

Bazkideek bakoitzaren sistema duala aukeztu zuen bigarren topaketa honetan, beste bazkideekin batera Europan indarrean dauden sistema dual ezberdinak ezagutu eta alderatzeko. Sarea sortze aldera ere aurrerapausoak eman ziren eta azkenik, Frantziako Formasup Nord-Pas de Calais erakundean irailaren 7-12 bitartean egingo den hurrengo bilerarako programa adostu zen.

Bestalde,  CWIHE lehen irakasle dualen lehen prestakuntza trinkoa ere burutu zen Mosbach-en. Parte hartzaileek aukera izan zuten DHBW-en instalazioak bisitatu, bertako ikasle, ikasle ohi eta irasleekin elkarrizketak egiteko, bertako prestakuntza-sistema duala enpresarekin egiten den ikasi eta ikasi-irakatsi sistema duala ezagutzeko, zehazki Karl Weisshaar GmbH eta AZO GmbH und Co Kg enpresetan.

 

http://www.imh.eus/eu/albisteak/goi-mailako-ikasketa-dualeko-europar-sarea-sortzeko-erasmus-proiektua