Prentsako iragarkiak
Lana bilatzeko kontuan izan behar den beste informazio iturri bat da prentsa.
- Hedatuena da.
- Biderik errazena.
- Lehiakortasun handia dago.
- Formatu zehatza du: identifikatutako edo identifikatu gabeko enpresa, lanpostuaren deskripzioa, hautagaien profila, enpresak zer eskaintzen duen, harremanetan jartzeko prozedurak.
Iragarkiei erantzuteko:
- curriculum vitae-a bidali
- Aurkezpen-gutuna erantsi
- iragarkian adierazi den pertsonari bidali gutunean
- zein iragarkiri erantzuten zaion adierazi
- nabarmentzen saiatu eta elkarrizketa eskatu