Atzerriko Misioko Esperientzia Partekatzen!

2024/12/03 15:56:00 GMT+1
Atzerriko misiotik etorri berri, Ingeniaritza Dualaren Eskolako bi ikaslek bizi izan duten esperientzia azaldu die TAGIF proiektuko bazkideei.

IMH Campusen bildu ziren azaroaren 25etik 26ra TAGIF Erasmus proiektuaren lehen topaketan parte hartu duten bazkideak: Santarém Polytechnic University, Formasup-Paca eta IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskola. Topaketa hau, proiektuaren aurrerapausoak eta helburuak partekatzeko gunea izan da.

Proiektu honen helburua Europako mugikortasuna baliabide estrategiko bihurtzea da, enpresei eta ikasleei trantsizio ekologiko eta digitalaren protagonista izateko aukera emanez. Horretarako, ingeniaritzaren eta garapen iraunkorraren arloko praktika profesionalak trukatzen dira, inklusioa eta ikaskuntza nazioz gaindiko lankidetzaren bidez sustatuz. Ikasleen gaitasun ekologikoak garatzea da ardatz nagusia.

 

Helburu horren abiapuntu gisa, Jugatz eta Mikel, IMHko Berrikuntza Ingeniaritzako ikasleek, graduaren alderdi duala lantzen dauden enpresetan bizitzen ari diren esperientzia eta Mexikon eta Alemanian egindako egonaldiaren berri eman zuten, 2024ko azaroan amaitu berria duten esperientziaren inguruan. Hitzaldian, bizitakoa azaltzeaz gain, hainbat ikuspegi landu zituzten, besteak beste, jasangarritasuna, teknologia berrien aplikazioa, eta nazioarteko lankidetzaren erronkak eta aukerak. 

 

Berrikuntzako Ingeniaritzako ikasleek laugarren mailaren hasieran egiten duten atzerriko misioaren helburua da autonomia eta hizkuntzak lantzea, ohikoa den ingurunetik atera eta beste lan kultura baten bizipena esperimentatuz.

 

Aurten ikasleak Alemania, Txekia, Txina, Mexiko, Frantzia, Inglaterra, Italia, Polonian izan dira, eta Jugatzen eta Mikelen kasuan, atzerriko egonaldian jasotako inpaktua positiboki baloratu dute, "profesionalki bai pertsonalki hazteko aukera izan da".