Zer ulertzen dute ikasleek Fisikako sarrerako ikasgaietan, lana eta energiaren printzipio orokorraren inguruan?
![](https://www.imh.eus/eu/albisteak/zer-ulertzen-dute-ikasleek-fisikako-sarrerako-ikasgaietan-lana-eta-energiaren-printzipio-orokorraren-inguruan/@@images/291b6794-0ffa-4de2-b165-7827c26e71d4.jpeg)
Jose Gutierrez Berraondo Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Zuzendari Pedagogikoa Sevillan izan da pasa den astean Zientzietako Didaktikan Ikerketari buruzko Nazioarteko X Biltzarrean.
Euskal Herriko Unibertsitatearen esparruan eta Mexikoko Monterreyko Teknologikoarekin elkarlanean egindako lanaren posterra aurkeztu zuen bertan. Gaia "zer ulertzen dute ikasleek Fisikako sarrerako ikasgaietan, lana eta energiaren printzipio orokorraren inguruan: bi herrialdetan egindako ikerketa".
"Fisika Orokorreko unibertsitate-ikasturteetan Lan eta Energiaren Printzipio Orokorraren inguruan Ikaskuntza/Irakaskuntza sekuentzia baten diseinu interaktiboa" izeneko doktoretzaren tesiaren eremuan garatu du lanketa hau.