Lagunak bilatu Facebooken
Lagunei gonbidapen batzuk bidali dizkiegu dagoeneko. Orain ezagutzen dugun eta Facebooken alta emanda dagoen jendea bilatuko dugu.
Kontua: Lagunak editatu eta hor Lagunak aurkitu
Pantaila honetara eramango gaitu, eta bertan era ezberdina dauzkagun lagunak bilatzeko.
1 - Zure e-postako kontaktuak aurkitzeaure e-postako Kontaktuak aurkitu
Gure e-posta tradizionalaren (Gmail, Yahoo, Hotmail,...) erabiltzailea/pasahitza sar dezakegu, eta Facebookek ikusiko du sistema horretako gure kontaktuetariko zeintzuk daukaten kontu bat Facebooken (lagun gisa gehitzeko aukera emango digu) eta zeintzuk ez (Facebooken sartzeko gonbidapena bidaltzeko aukera emango digu).
Pixka bat geroago (gure kontaktu kopuruaren arabera), Facebooken kontua daukatenen zerrenda ikusiko dugu. Aukera gisa, batzuk hauta ditzakegu eta Lagun bezala gehitu botoian klik eginda, mezu bat helduko zaie lagunak izan nahi dugula esanez, eta eurek ikusiko dute laguntasun harreman hori onartu nahi duten ala ez).
Hemen agertzen da Gmaileko kontaktuetariko zeintzuk ez daukaten Facebookeko konturik. Nahi ditugunak hauta ditzakegu, eta Facebooki esan gonbidapen bat bidaltzeko, euren kontua zabaldu dezaten (horrela gure lagunak izan ahal izango dira).
Behin pauso hau emanda, pixkanaka-pixkanaka lagun gehiago lortzen joango gara.
2 - Iradokizunak
Facebookek lagun egiteko iradokizunak aurkeztuko dizkigu. Sistemak informazio mordoa dauka, eta pertsonen arteko harremanetan oinarrituta, gure intereseko pertsonak zeintzuk izan daitezkeen jakiteko gai da, baita zein ezagutu dezakegun jakiteko ere (gure lagun baten lagunak direlako...).
Hemen Lagun bezala gehitu botoiarekin aukeratu ditzakegu interesatzen zaizkigun pertsonak, eta mezu bat helduko zaie lagunak garela berretsi dezaten.
3 - Lagunak aurkitu
Oraintxe azaldu dugun modua erabili nahi ez badugu edota pertsona baten izen edo abizena badakigu, aukera hau erabil dezakegu.
Facebooken kontua daukala dakidan pertsona bat bilatuko dugu:
Izena edo abizena zenbat eta arruntagoa izan, orduan eta emaitza gehiago jasoko ditugu, eta zailago izango da aurkitzen. Kasu honetan zortea izan dugu; abizena ez da oso ohikoa, eta berehala aurkitu dugu nahi genuen pertsona:
Zer egin dezakegu:
- 1 : Lagun bezala gehitu: Nire laguna izateko mezua helduko zaio (berak onartu egin beharko du laguntasun harreman hori).
- 2 : Mezua bidali: Mezu pribatu bat bidali pertsona horri. Aukera hau ikusgai egotea edo ez Pribatutasun Ezarpenak: Kontaktuen Informazioa atalean erabaki du pertsona horrek.
- 3 : Pertsona horren profilera joan, ziurtatzeko pentsatzen duguna dela. Ikusiko dugun informazioa da laguna ez den batek ikusten duena.
- 4 : Lagun komunak baldin badauzkagu, zeintzuk diren ikusiko dugu.
Demagun Lagun bezala gehitu aukeratzen dudala, eta gero Send Request (Bidali eskaera).
Facebookek pertsona honi laguntasun eskaera bidaliko dio, eta bere datu basean begiratuta iradokizunak egingo dizkigu: Iñakiren lagun batzuk guk ere ezagutu ditzakegu, eta gehitzeko proposamena aurkeztuko digu. Sistemak pentsatzen du: "Iñaki ezagutzen badut, zergatik ez ditut bere lagunak ere ezagutuko?"
Iñakiri mezu bat helduko zaio nire laguna izateko eskaera egin diodala esanez. Bere eskuetan geratuko da benetan lagunak garela esatea.
Iñakik onartzen badu laguntasun eskaera, niri mezu bat helduko zait, eta Iñakiren jarduera ikusten hasiko naiz.