Oinarrizko metrologia
- Iraupena
- 30 ordu
![](https://www.imh.eus/eu/ikastaroak/metrologia/oinarrizko-metrologia/@@images/e76fdea4-26ac-49cc-aa38-28d48c35b7c7.jpeg)
Nori zuzenduta
- Fabrikazioaren eta kalitatearen alorreko profesionalak, kalitatea egiaztatzeko eta kontrolatzeko lanak egin behar dituztenak.
Helburuak
- Metrologiaren hastapenak: definizioak, erroreak, kontzeptuak.
- Ekipoak aukeratzeko irizpidea. Gomendioak.
- Unitate didaktikoak azaltzen diren neurketa-tresna guztiak ezagutzea, eta haiek irakurtzen eta behar bezala erabiltzen jakitea.
- Ikastaroan zehar aztertuko diren ekipoetan egin daitezkeen okerrak identifikatzea.
- Perdoi geometrikoen eta azaleko perdoien hastapenak azaltzea.
Edukiak
- Metrologiaren hastapenak: Erroreak, lexikoa.
- Neurketa-tresnen ezaugarriak: ahalmena, bereizmena, errepikagarritasuna, doitasuna.
- Ekipoen aukeraketa. Ziurgabetasun kontzeptua.
- Neurketa-printzipioak, eta zuzeneko eta zeharkako neurketa-tresnak (kalibrea; trazu-erregela bertikalak; mikrometroak; magnitude angeluarrak neurtzeko tresnak; neurketa diferentzialeko metodoa; neurketa-patroiak; muga-kalibreak; malden, konikotasunaren eta inklinazioaren neurketa; angeluen neurketa trigonometrikoa).
- Hari bateko parametrorik garrantzitsuenak egiaztatzea.
- Perdoi geometriko batzuk egiaztatzea, tresna konbentzionalak erabiliz.
- Kontrol-jarraibideak egitea.
- Azaleko egoera egiaztatzea.
- Aipatutako tresnen adibide praktikoak.
Aurrez jakin beharrekoak
- Planoak interpretatzen jakitea.