Arabako enpresa txiki eta ertainentzat Berrikuntzaren Sustapen Plana 2015

2015/01/26 00:00:00 GMT+1
Berrikuntza eta lehiakortasuna sustatuko duten enpresek laguntza ekonomikoak jaso ahal izango dituzte "Alava Innova"ri esker. IMHk sustapen hau definitu eta garatzea nahi duten enpresei lagun diezaieke.

Arabako Ekonomia Sustapenaren eta Foru-Administrazioaren Sailak martxan jarri du Arabako enpresa txiki eta ertainen berrikuntza sustatzeko plana (Alava Innova).

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea Araban berrikuntza sustatuko duten proiektuak edota ekintzak burutu daitezen. Horrela babestu egin nahi dira Arabako ekonomiaren modernizazioa, produktibitatearen igoera eta produkzio ehunaren lehiakortasunaren hobekuntza. Dirulaguntzak lehiaren araubideari jarraituz emango dira.

Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), beren osaera juridikoa edozein dela ere, eta gutxienez produkzio zentro bat edo zerbitzu zentro bat lurralde historikoaren barruan daukatenak. Sortu zenetik eskaera egiten duen egunera gutxienez urtebete igaro behar da.

Kontuan hartzen dituen ekintza-lerroak:

  1. Berrikuntza produktuan

  2. Berrikuntza produkzio-prozesuetan

  3. Berrikuntza antolamenduan

  4. Berrikuntza marketinean eta merkatuetan

  5. Enpresarentzat berrikuntza dakarten beste jarduketa batzuk

IMHk, bere prozesu eta produktuen berrikuntza sailarekin eta garapen konpetentzial eta antolatzailearekin, erantzuna eman diezaiokegu lehen 3 ekintza-lerroei.

Hiru ekintza-lerro hauetan hainbat proiektu mota garatzeko aukera dugu. Hona hemen adibideak:

1. eta 2. LERROAK:

Fabrikazio mekanikoa:

  • Material metalikoen, konpositeen, Ti, Inconel... etabarren mekanizazioa

  • Prozesuen optimizazioa: (ISO, CAM) Programak

  • Prototipoak eta lehen serieak

  • Aurre-probak bezeroaren etxean ezarri aurretik

  • Fabrikazio gehigarria, materiale plastiko eta metalikoekin

  • Ebaketa-erreminta berrien ezarpena: Abiadura handiko mekanizazioa

Diseinua:

  • Produktu berriak

  • Osagai berriak

  • Erreminta berriak edo daudenen optimizazioa

  • Erreminta berrien diseinua mekanizazio prozesuan lotze-kopurua murrizteko

  • Prototipo berrien diseinua

  • Elementu finito bidezko diseinu eta simulazioa

Automatizazioa

  • Prozesuen automatizazioan soluzioak

  • Teknologia elektriko, neumatiko, hidrauliko eta roboten instalazioa

Instrumentazio eta Kontrola:

  • KNM bidezko produktu egiaztapena.

  • Piezak 3Dn eskaneatu eta digitalizatu ikuspegi artifizialaren bidez

Forja y Estanpazioa:

  • Hotzeko, erdiberoko eta beroko forjako prozesuen diseinu eta optimizazioa

  • Elementu Finituen bidezko simulazioa

  • Erreminten diseinua. Erreminten bizitza-iraupen azterketa

  • Prototipatua eta lehen serieak

3. LERROA: Antolakuntzaren eraldaketa, pertsonen eta taldeen protagonismoan oinarrituta

  • Lehiakortasunaren hobekuntza pertsonen parte hartzearen bidez

    • Enpresek geroz eta argiago dute beraien LEHIAKORTASUNA prozesu desberdinetan langileen parte hartzearekin zuzeneko zerikusia duela. Parte hartze hau hainbat arlotan landu daiteke (kudeaketa, emaitzak....). IMHn gure metodologia dugu, non enpresa proiektua eta enpresaren funtsezko balioak oinarri hartuta zuzendaritzak lehikakortasunerantz bideratuako jarduera koherente bat eraiki dezakeen.

  • Garapen konpetentzialaren ingeniaritza eta laguntza

    • Gaitasun jakin batzuk enpresarentzat balio estrategiko nabaria izan eta horren garapenerako prestakuntza klasikoak eraginkortasun nahikoarekin erantzuten ez dionean. Ezinbestekoa da aurretik enpresak dituen behar konpetentzialak identifikatzea, bere produktu edo/eta zerbitzua garatu ahal izateko. Ondoren erarik egokiena bilatuko dugu konpetentzia horiek garatu edo gehitzeko.

  • Zuzendari eta tarteko aginteentzat laguntza lana

    • Bitarteko-Aginteek agindupean dituzten pertsonen kudeaketa lanak edo taldeen lidergoa beregain hartzen ez dutela nabari duen edozein enpresa motarentzat.

    • INCRESSek bitarteko-aginteekin definitzen du haien profil profesionala, eta banakako zein taldeko laguntza ekintzak lantzen ditu, eginkizun horiek bere gain har ditzaten, bai bitarteko-aginteekin eta baita hauen arduradunekin (Coaching, PNL, Adimen Emozionala, Konstelazio Antolatzaileak...)

  • Etekin handiko taldeen sorkuntza eta optimizazioa

  • Produkzio eta kudeaketarako baliabide onenak izan arren, egiten diren ekintzetan errendimendu handiena atera ezinik dabilen zuzendaritzarentzat.
  • Organizazioan antzemandako beharraren arabera, prozesua zehaztu egiten da, egin beharreko ekintzetan eta nola aplikatu behar diren horretan.
  • Banakako eta taldeko bilerak, aldaketarako prozesu sistemikoa behatzeko. Oztopo eta palankak topatu eta ekintza-dinamikak bideratu.

 

Horrelako gaietan berritu edo lehiakorragoa izan nahi baduzu, jar zaitezke harremanetan IMHrekin, 943744132 telefonoan (Zigor Esnaola) edo idatzi zigor[abildua]imh.eus helbidera, edo IDATZI HEMEN