PREDICAI, DIH4AI proiektu berria
2023/05/31 12:10:00 GMT+1
Errodamenduen egoerak aztertuko ditugu AI aplikatuz.
Alchemy Machine Learning-ek eta IMH Campusek elkarlanean PREDICAI proiektua abiatu dugu, Lantegi Digitalaren gure ildo estrategikoaren eremuaren baitan.
Proiektuaren helburua errodamenduen osasun-egoera AI bidez monitorizatzea izango da, azelerometroen eta motorraren aldagai elektrikoen informaziotik abiatuta.
Hori lortzeko, gainbegiratutako eta gainbegiratu gabeko ikaskuntza-teknika automatikoak konbinatuko dira. Datuak lortzeko esperimentuak IMH Campusen diseinatutako eta eraikitako entsegu bankuan egingo dira, non akatsdun errodamenduak jarri daitezkeen, erroreak simulatzen dituen tresna erabiliz.
PREDICAI, DIH4AI Open Call 2 proiektua da, Europako Funtsak lagundua.
- Informazio gehiago: PREDICAI, DIH4AI