Elgoibarko Industria eta Lanbide Heziketa ezagutzeko jardunaldiak

2016/02/15 00:00:00 GMT+1
Elgoibarko DBH4ko gazteek informazioa zuzenean izan dezaten otsailaren 15-19 bitartean dinamika erakargarri batzuetan parte hartuko dute. Martxoaren 1ean Batxilergoko ikasle-gurasoentzat txanda izango da.

Elgoibarko Udalak duela 8 urte ekin zion ekimen interesgarri honi, IMH eta Mekarekin batera. Gazteek zuzenean herriko enpresa eta lanbide heziketa ezagutzeko hitzordu klasikoa bihurtu da dagoeneko.

Aurtengo jardunaldiak, otsailaren 15-19 bitartean egingo dira Manahmanaren dinamika parte hartzaile erakargarri baten bidez. Horietan, Arreiturre Institutuko eta Elgoibar Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak IMH eta Mekako ikasleekin arituko dira solasaldian Lanbide Heziketa nola bizi duten ezagutzeko. Ondoren, dinamikarekin jarraituz, herriko industriaren errealitatea ezagutzeko aurten GORATU enpresaren bisita egingo dute, bertan, industria munduan, egungo gizartearen estereotipoak aztertuz.

Bestalde, IMHk eta Meka Lanbide Eskolak, martxoaren 1ean, arratsaldean, eurek eskaintzen dituzten aukera akademikoei buruzko saio informatzaile bat antolatu dute, Batxillergoko 1. eta 2. mailetako ikasle eta horien gurasoentzat. Saio hori, Arreiturre Institutua eta Meka Lanbide Eskolako Bilera gelan izango da arratsaldeko 19:00etan.

Edozein argibidetarako deitu Elgoibarko Udaletxera 943741050 telefonora eta galdetu Mirian Monterorengatik.