Leihoak: Antolatu orrialdeak
Panel honetan orrialdeekin egin ditzakegun ekintza batzuk dauzkagu.
Dokumentuarekin lan egiten ari garenean, komenigarria da Leihoak: Antolatu Orrialdeak irekita edukitzea
Hemen orrialdeekin egin ditzakegun gauza batzuk daude eskuragarri:
-
1: Orrialdearen mota aldatzeko (bi aldetatik , alde batetatik.. )
-
2: Orrialderen bat ezabatu, zaborrontzira arrastatuz
-
3: Ikusten ditugun orrialdeei, orri-maisuak aplikatzeko
Orria menua
Orria menuan aukera piloa dauzkagu
-
Txertatu: orrialde gehiago sartu dokumentuan
-
Inportatu: beste dokumentu baten daukadan orrialdea, dokumentu honetara ekarri
-
Ezabatu: orri bat edo gehiago ezabatzeko
-
Kopiatu: kopiatzeko orriren bat.
-
Aldatu lekuz: orrialde bat edo gehiago lekuz aldatzen usten digu
-
Aplikatu orri maisua: orri maisu bat (oraintxe ikusiko dugu zer den) dokumentuan daukagun orrialde bateri aplikatu
-
Bihurtu orri maisua: kokatuta gauden orrialdea orri-maisu batean bihurtzeko
Orrialde batera zuzenean joan gaitezke, bere gainean klik eginda, edo baita behian daukagun egoera-barratik :
2 orrialde berri txertatuko ditugu:
Orri berrien tamaina aukeratu dezakegu. Programa guztiak ez dute aukera hau ematen (gehitu beste tamainen orrialdeak)