Lehiaketaren 2. egun trinkoa gaur IMHko Jon Lapeirarentzat #SpainSkills2015-en
Jon Lapeira IMHko heziketa zikloetako gure ikaslearentzat egun trinkoa izaten ari da gaur #SpainSkills2015-en (Lanbide Heziketako olinpiadak)
Atzo fresagailua programatu eta arbastaketa hasi zuen. Gaur goizean jarraitu du eta 11.00etako fresatzeko makinaren pieza amaituta zuen. Jonek dio gustora gelditu dela egindako lanarekin.
Orain beste bi pieza programatu eta egiteko ditu eta arratsaldean eta biharko egun osoan torneaketari ekingo dio.
Guztira 3 pieza fresatzeko makinan eta beste 3 tornuan programatu eta exekutatzeko, 3 egunetan 9etan hasi eta 19.00ak arte, bazkaltzeko 45 minutuko atsedenarekin. Ea bada dena ongi doakion.
Zorte on Jon!!!!