AI4ED proiektua: Bigarren topaketa Bremenen (Alemania)

2023/05/09 14:40:00 GMT+1
Bertan, Adimen Artifizialak (AA, ingelesez IA) zuzendutako hezkuntza-prozesuetan ikasteko metodologia aktiboekin lotutako pedagogiari buruz hitz egin da. Halaber, IAren erabileran etikarekin eta gardentasunarekin lotutako planteamenduak aurrez aurre jarri dira.
AI4Ed-ko proiektu-taldeak Bremengo Unibertsitateko ITBn (Institut Technik and Bildung) egin den bileran parte hartu du maiatzaren 4an eta 5ean.
 
Oso lanaldi produktiboak izan dira, eta partner bakoitzaren hezkuntza-errealitate desberdinak aurkeztu dira, gure errealitate bakoitzean IAa modu estandarizatuan hartzeko estrategia bat diseinatzeko adostasuna lortzeko helburuarekin.
 
Ildo horretan lanean jarraituko dugu Lisboan egitekoa den hurrengo bilerara arte.