Fabrikazio Industrialerako Simulazio-Teknologien unibertsitate espezialista

 

 

Fabrikazio Industrialerako Simulazio-Teknologien berezko titulua

Simulazioa, 4.0 industriaren oinarri teknologikoetako bat, funtsezko tresna da fabrikazio-prozesuen portaera aztertzeko eta ebaluatzeko, eta enpresetan erabaki estrategikoak hartzen laguntzen du. Egun, merkatua fabrika birtualizatzea eta digitalizatzea eskatzen ari da. Hortaz, modelizazio- eta simulazio-tresnek zer aukera dituzten eta nola funtzionatzen duten ondo dakiten profesionalak behar dira.

Zergatik ikasi titulu hau?

  1. Biki eta fabrika digital edo birtualen sorrera gorantz ari den arloa da.
  2. Industriak berrikuntzak egitea eskatzen du, eta simulazio-tresnen aukera guztiak erabiltzea.
  3. Askotariko simulazio-softwareak landuko dira, prozesuaren hainbat maila aztertuz.
  4. Hainbat fabrikazio-arlo ikasteko aukera ematen du: diseinu mekanikoa, automatizazioa, programazioa eta prozesu-kudeaketan.

Sarrera profila

  • Ingeniaritzako eta zientzietako gradu-titulua duten pertsonak
  • Beste titulazio batzuetako pertsonak onartzea aztertuko da, haien lanbide-esperientzia eta
    tituluko esparru tekniko, teknologiko eta industrialekin duten erlazioa kontuan hartuta

Informazio gehiago nahi duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan formularioa betez, 943748264 telefonoan (Leire Alberdi) edo idatzi mezua ingeniaritza.ehu@imh.eus helbidera.


 

 

UPV/EHU-ra atxikitutako titulazioa

Kredituak: 30 ECTS
Iraupena: 300 ordu
Irakaskuntza mota: Presentziala teoriko - praktikoa
Hizkuntzak: Gaztelania
Irakaslekuak:

IMH Ingeniaritza Eskola

Egutegia: 2019ko urriak 28 - 2020ko otsaila. Astelehen, astearte eta asteazkenetan. Ordutegia: 8:30-14:30

Prematrikula: Kudeaketa gastuengatik 50€ ordainduko dira. Galdetu idazkaritzan ingeniaritza.ehu@imh.eus (943744132 Leire Alberdi).

Kostua: 4.050€. Ordainketa bi epetan egingo da: 2019ko urrian %60 eta 2020ko urtarrilean %40.