AFZ unibertsitateko CSMC ikastetxeko 19-20 ikasturtearen inaugurazioa.
2019/09/23 16:25:00 GMT+1
CNC Produkzioaren Programazioaz gain, aurten Fabrikazio Mekanikoko Diseinua eta Mekatronika Industrialeko ziklo berriak emango dira.
Tianjingo AFZ unibertsitateko CSMC ikastetxeko heziketa zikloak eskaintza handitu da eta aurten 3 zikloak eskainiko dira: CNC Produkzioaren Programazioaz, Fabrikazio Mekanikoko Diseinua eta Mekatronika Industriala. Guztira 355 ikaslek ikasiko dute aurten lanbide heziketako zikloak Tianjinen.
Inaugurazio ekitaldian zuzendarien hitzaldiez gain, ondorengo aurkezpenak egin ziren:
- Uztailean IMHn bisitatzen egon ziren ikasle txinatarrek hemen bizi izan zuten esperientzia azaldu zuten.
- Aurten hizkuntzak ikastera IMHra etorri den ikasle txinatarretako batek, Txinan egin dituen ikasketen esperientziari buruz eta IMHra ikastera etortzeko erabakiari buruz hitz egin zuen.
- Atzerriko misioa Txinan egin duen IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Ricardo Gutierrez ikasleak IMH aurkeztu zuen.
Ekitaldian Ixaka Egurbide IMHko Zuzendari Kudeatzaileak ere parte hartu zuen.