Prozesu eta produktuen analisi eta egitura ikasgaiko saio dinamikoa Etxetarren eskutik

2024/04/19 16:46:18 GMT+1
Ingeniaritza Dualaren Eskolako 3. mailako ikasleek adibide errealekin ikusi dute piezaren prozesua ulertzearen garrantzia.

Ingeniaritza Dualaren Eskolako 3. mailako ikasleak Etxetarreko Zuzendari Teknikoa den Jose Juan Gabilondorekin batera saio dinamiko oso interesgarria egin dute Prozesu eta produktuen analisi eta egitura ikasgaiaren baitan.

Jose Juanek ikustarazi die zein garrantzitsua den piezaren prozesua ulertzea, planoa ondo interpretatu eta ondoren makina bat diseinatzeko.

Ikasgaian ikasten den prozesuen kontrol estatistikoa (SPC) nola garatzen den ere ikusi dute berarekin.

Mila esker Jose Juani eta Etxetarri, enpresaren errealitatea ikasgelara ekartzeagatik eta zure esperientzia ikasleekin partekatzeagatik!