Propietateak: testu-marko baten forma
Ikusi behar dugu nola jarri ertz biribilduak, ...
Testu-markoa daukan formarekin lan egiteko balio du. Propietateak ikusteko: Leihoak: Propietateak edo F2
Eta hor sekzio ezberdinak dauzkagu, beraien artean Forma
- Biribildu ertzak: ertzak biribildu ditzakegu. Egiterakoan testuren bat formatik kanpo geratzen bada, programak berak laster sartuko du forma barruan, denboratxo bat behar du (freskatze denbora). 5mm jartzen badugu:
- Zutabeak: testu-marko batean zutabe bat baino gehiago definitu dezakegu. Malgutasun asko ematen digu. Demagun 2 zutabe jartzen ditugula: