Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradua (Duala)
Elgoibarko Ingeniaritza Eskola Duala UPV/EHUri atxikitako zentroa da, estatuan lehenengoa unibertsitateko prestakuntza duala garatzen, 1996az geroztik emateko esperientziarekin.
Zergatik ikasi Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Ingeniaritzako Gradua?
- Ingeniaritzako Berrikuntzako maker bat izango zara: lehen mailako kultura zientifiko eta teknikoarekin; Berrikuntzan aditua, kudeaketa industrialean eta proiektuen antolaketan eta kudeaketan aditua.
- Metodologia Duala, profesional gisa prestatu ahal izango zara, enpresa barrutik ezagutuz.
- Atzerrian egonaldiak, 3 eta 6 hilabete bitarteko esperientzia paregabea, bai profesionala bai pertsonala.
- Proiektu zirraragarriak, erronka zirraragarrietan parte hartuz.
- Jarraipen pertsonalizatua, prozesu osoan lagunduko dizugu, zuretzat diseinatutako plan bat eskainiz.
- Auto-finkatutako karrera, zati handi batean enpresan egonaldiak ordainduz.
- Masterretara sarbidea, gure Master Digital Manufacturing edo beste espezialitateetara.
- Enplegagarritasun tasa handia, (%90) gradu amaitu bezain laster.
Eta LHtik baldin bazatoz?
Egin salto LHtik Unira (2+3)!
Orain, Lanbide Heziketatik bazatoz, urte oso bat arte baliokidetu dezakezu. Kontsultatu zure kasua.
Irteera profesionalak
Industria-sektoreko edozein enpresatako departamentu guztietan lan egin ahal izango duzu, baita Fabrikazio Aurreratuan eta Industria 4.0n ari diren edo sartzen ari diren enpresetan ere:
- Produktuen eta prozesuen hobekuntza eta berrikuntza.
- Produktuaren diseinua eta garapena bulego teknikoan.
- Ekoizpen-prozesuen plangintza, kontrola eta garapena.
- Kalitate-kontrola.
- Proiektuen plangintza eta zuzendaritza.
- Zuzendaritza tekniko-komertziala.
- Lantaldeen zuzendaritza.
Ikusi gehiago xehetasunak.
Ezagutu ikasleen eta enpresen iritzia
Eta Graduaren ondoren... Digital Manufacturing masterra
Unibertsitate master hau DUALA da eta Industria 4.0ren teknologien erronkei ikuspegi global batetik erantzuna emateko profila lor dezakezu, ikuspegi globala menderatuz. Informa zaitez!.
Eskatu informazio-saio pertsonalizatu bat Izen-ematea ate irekiak Deskargatu katalogoa Irekita dago gradurako onarpen-epea
UPV/EHUri atxikitako titulua
Ikasketa-plana
Kredituak: 240 ECTS
Sarrera-nota: sarrera-proba espezifikoa egiten da.
Iraupena: 4 urte
Irakaskuntza mota: Presentziala/Duala
Hizkuntzak: Euskara edo gaztelania, eta zenbait irakasgai ingelesez.
OHARRA: Titulu honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan eskaintzen
Kredituaren prezioa 1. matrikulan: 108€.
Matrikularen kostua enpresan lan eginez finantzatu ahal izango da.
Plazak: 50.
Ikasleen %100ek kreditu guztien %25 prestakuntza dualean egingo du.