Gazteentzako Asmaola+ enpresa industrialen ideia lehiaketaren sari banaketa

2014/10/21 23:00:00 GMT+1
Datorren azaroaren 7an, eguerdiko 13.00etan, Elgoibarko Makina Erremintaren Mendeurrena dela eta IMHn antolatu den ekitaldiaren amaieran, Alfredo Etxeberria alkateak Asmaola+ enpresa industrialen ideia lehiaketaren lehen edizioko saria banatuko du.

Gazteen artean izaera industriala duten enpresa proiektuen garapena sustatzeko helburua duen lehiaketa hau Asmaola+ lanbide heziketako ikastetxeen sareak antolatu du, Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta Danobat Group Koop. E., Alcorta Forging Group S.A., Grupo Schaeffler, Grupo Egile, Grupo Maherholding eta Ferretería Unceta S.A. enpresen babesarekin.

Ikusi egitaraua

Ekintzailetasun industrialaren eremuan kokatuz, lehiaketa honek Euskal Herrian errotutako beste ekintza on batzuk osatzera dator. Beste sektoreekin enpresa berri industrialak abiatzeak baditu hainbat zailtasun: azpiegitura garestiak behar dituzte abiatzen diren momentutik (makinak batik bat); ondorioz, mota honetako proiektuen kopurua txikiagoa da.

Ebaluazio batzordea bildu ondoren saritua nor izango den erabakita dago. Datorren azaroaren 7an, Mendeurreneko ekitaldian, Enpresa Industrial ideia onenaren sarituak 2.500 € jasoko ditu eskudirutan, 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera, 100 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko eta 300 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko (makinak, ...)


(*)ASMAOLA+ SAREA osatzen duten ikastetxeak: Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua , Irungo  Bidasoa GBLHI, Bergarako Miguel Altuna GBLHI,  Muskizko CF Somorrostro eta Usurbilgo Lanbide Eskola, eta 2014ko irailetik beste 4 ikastetxe gehitu dira: Txorierri, Elorrieta-Errekamari, Egibide eta Armeria Eskola.